Kopa irabazteko leiha gogorra

Erabiltzailearen aurpegia Kalezkale 2016ko urt. 21a, 10:10

Aste honetan, errege kopako final laurdeneko joaneko partiduak jokatu egin dira. Sailkatuta zeuden taldeak, Athletic Club, F.C. Barcelona, Valencia C.F., Sevilla F.C., Mirandes, U.D. Las Palmas, Atletico de Madrid eta Celta de Vigo dira.

 

Atzo bi lehenengo partiduak jokatu ziren, Athletic-Barcelona eta Celta-Atletico-ren artean. Lehenengo partidua San Mames berrian jokatu zen, eta 1-2 bukatu zen. Munir El-haddadik, kataluniarrak aurreratu zituen 18. minutuan eta pixka bat geroago 24. minutuan Neymar JR. bigarrena egin zuen, Iago Herrerin eta Athleticeko defentsaren akats argi bat aprobetxatuz. Athleticen gola Aritz Aduriz sartu zuen 89. minutuan Dani Alvesek txarto baloia urrundu, eta Mikel San Josek, Adurizi baloia eman eta honek ezkerrarekin baloia sarean sartu zuen.

 

Bigarren partidua Celta - Atleticoren artean izan zen. Golik gabe berdindu zuten Balaidosen. Emaitza justua izan zen, ez zelako talde bat, bestea baino hobeago izan, eta gol aukerak nahiko berdinduak egon ziren. Bi taldeak lan egin zuten baina ez zuten zorte ona izan azken metroetan. Hurrengo astean Vicente Calderon futbol zelaiak inklinatuko du kanporaketa.

 

Gaur beste bi partiduak jokatuko dira, Valencia C.F. - U.D. Las Palmas eta Sevilla C.F. - Mirandesen artean. Lehenengoa arratsaldeko 20:00tan jokatuko da eta bigarrena gaueko 21:00tan

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide