Gaur egun herrietan gutxi gora behera 15 urte gorako gazteek lokal dituzte arratsaldeak pasatzeko, gauzak gordetzeko edo nahi duten erabilera emateko, guztien etxea izango balitz bezala.
Baina jende asko ez dago ados lokalen ideiarekin, hor zer egiten den ardurarekin, horiek normalean gurasoak dira. Uste dute lokala kalean egin ez ditzakegun gauzak egiteko erabiltzen dugula, baina hori ez da horrela, zer egiten dute heurek haien etxeetan ba?
Ados ez dauden beste batzuk bizilagunak dira, beti zarataz kexaka, naiz eta agian ez gu izan. Egunero dago arazoren bat betiko bizilagun atseginarekin, beti berdina.
Herriko zaharrak dira ados ez dauden beste talde bat, diote herria arimarik gabe dagoela denak lokaletan sartzen garelako. Haiek nahi dutena da, gu tabernetan zehar ibiltzea eta herriari alaitasuna ematea.
Zaharrak ez daude guztiz oker, baina gu lokalean oso ondo gaude eta gainera nahiko ateratzen gara, ez gaude han arratsalde osoa itxita.