Pelikula hau hip-hop, funky eta street dance-ko dantza estiloetan oinarritzen da. Dantzako mundu hau asko gustatu arren, pelikula hau betikoenetan oinarritzen da, hau da, neska xarmantak mutil guapo bat ezagutzen du eta euren artean dantza talde bat osatzen dute kaleko beste lagun batzuekin. Hauek, beste dantza taldeekin leihatzen dira Step Up 2koenean bezela.
Moose, protagonistaren historia ematen da bereziki, honek dantza mundua gustokoa dauka baina beren gurasoek ingenieritza ikastea nahi dute eta ez diote dantza egiten uzten.
Pelikula honek, aurretiko segipen bat dauka, baina honetan, bestelako koreografia eta aurrerapen teknologikoak erabiltzen dira, 3D adibidez.
Azkenean, uste dugu, Step Up-eko saga guztia berdinean oinarritzen dela eta pelikula guztiak berdinak iruditzen zaizkigu. Baina hori aparte utzita, dantza eta koreografia guztiak asko gustatzen zaizkigu.