Ane Urkijo
Ane Urkijo naiz, Amurrion bizi naiz eta 16 urte ditut. Aresketa Ikastolan ikasten dut, eta nire zaletasun handiena panderoa jotzea da. Horretaz gainera, pianoa jotzea ere gustuko dut. Irakurtzea ere biziki maite dut, El Principito da nire liburu gogokoena.
Kalez kale komunikabide berri honetan musikari buruz hitz egingo dizuet, azkenengo diskoen iruzkinak eginez. Sukaldeko errezeten berri ere emango dizuet. Zatoz eta gozatu gurekin!
JON URIETA
Ni Jon Urieta naiz 15 urte ditut eta Amurriokoa naiz. Aresketa ikastolako DBH 4. mailako ikaslea naiz. Hurrengo urteari begira batxillergoa zientifikoa Zaraobe ikastetxean egingo dut. Kalez-kale aldizkariko kazetari bat naiz, kirolarekin zer-ikusia duten erreportajeak idatziko ditut.
Nire zaletasun nagusia futbola da, baina beste batzuk ere baditut: Esku pilota, saskibaloia… Idoloren bat ere badaukat: Athletic-eko Aritz Aduriz eta Iñaki Williams, Liverpool-eko Steven Gerrard eta Golden State Warriors-eko Stephen Curry besteak beste.
Kaskagorri Amurrioko futbol taldean jolasten dut atzelari bezala.
KERMAN ALAVA
Ni Kerman Alava naiz, 15 urtekoa eta Lezamako kalez kale komunikazio bideko kazetaria naiz. Aresketa ikastolan ikasten dut DBH 4. mailan. Hurrengo urteari begira, batxiler zientifikoa egingo dut.
Nire zaletasunetako bat esku pilota da, Amurrioko clubean jolasten dut , nire pilotari gustukoena Juan Martinez De Irujo da eta gazteen artean Jokin Altuna, 19 urterekin onenen artean jolasten hari delako.
Saskibaloia ikustea ere gogoko dut, baina NBAko partidak bakarrik, hemengo liga aspergarria iruditzen zait eta.
Mendira joatea ere dut gustuko, aitarekin joaten naiz baina lagunekin joatea dut gustukoen.
Kirolak utzita Julenekin batera jaietara joatea gustatzen zait eta parranda ederrak muntatzea.
JULEN BARTOLOME
Bueno ba, ni Julen Bartolome deitzen naiz, hamabost urte ditut, Amurrion bizi naiz, Aresketa Ikastolako DBH4 mailan ikasten dut, hurrengo urteari begira, batxillergo zientifikoa Zaraoben egitea pentsatu dut, eta kalez kale komunikazio bideko kazetaria naiz.
Zaletazunaz hitzeginda, saskibaloia dut kirol gustukoena, eta Amurrioko Zaraobe Saskibaloi taldean jokatzen dut, Arabako selekzioarekin jokatuko dut noizbait eta jokalari gogokoena Kobe Bryant da, NBAko Los Angeles Lakers-eko jokalaria. Futbola ere dut gustuko, eta nire jokalari gogokoena Pierre-Emerick Aubameyang da, Borussia Dormund-eko aurrelari titularra. Kirola atzean utzita, zaletazun nagusiena, jaietan ibiltzea da, jaiak ditut gustukoenak.
Kazetari moduan, kirol albisteetatik hitze egingo dizuet, futbola, saskibaloia eta euskal pilotaren inguruan.
Katia Domínguez
Kaixo, nire izena Katia da, 15 urte ditut eta Kalez Kale egunkarian lan egiten dut.
Gustatuko litzaidake etorkizun batean Tele5-ko partaidea izatea kazetari bezala (kiroletan lan egiten). Futbolzale amorratua, Casillas eta Ramos ditut idolo eta Real Madrid-a talde moduan.
Egunkari honetan parte hartzen dudanetik kirol sekzioa eramaten dut (baina batzuetan ere nabil artikulu baten bat edo inkestak egiten). Kirolen mundua jendeak uzte duen baino handiagoa da, ez da bakarrik futbola eta saskibaloia. Adibidez, Quidditch-a gaur egun dagoen kirol berria da eta nire ustez oso interesgarria. Sexuari buruz ere hitz egiten dut hilabetean behin.
ASIER ALDAMA
Nire izena Asier Aldama da, 15 urte ditut, Amurrion bizi naiz, eta Aresketa ikastolako DBH 4. mailan ikasten dut. Kalez kaleko kazetaria naiz. Nire zaletasunen inguruan, mendira joatea eta lagunekin egotea gustuko dut. Kirolak gustuko ditut,neguan eskiatzera joan ohi gara Valdezcaray-ra eta udan bereziki errekara egun-pasa lagunekin joatea gustuko dut.
Urte honetan ikastolatik aterako garenez ikas-bidaian Saloura joango gara eta hurrengo urteari begira batxillergoa egingo dut Amurrioko Zaraobe institutuan edo Laudio ikastolan.
Kalez kale hedabidea sortzea erabaki dugu, Aresketa ikastolan dauden albisteak ikasleekin partekatzeko asmoz.
UNAI SERRANO
Ni Unai Serrano naiz 15 urte ditut, Amurrioarra naiz. Kalez kaleko komunikazio bideko kazetaria naiz. Aresketa ikastolan ikasten dut, DBHko 4. mailan.Nire futbolari gogokoena Bastian Schweinsteiger da, Manchester United-eko erdilari defentsiboa. Niri informatika gustatzen zait, programazio mundua.
Informatika alde batera utzita niri jaiak asko gustatzen zaizkit, Amurrioko jaiez aparte Bizkaiko Ibilaldia gehien gustatzen zaidana da.
Mendira joatea asko gustatzen zait ere, Gorobel ibilaldia eginda daukat.
Japoniar kultura asko gustatzen zait, animea, manga, abestiak…
Pelikulak ikustea ere asko gustatzen zait, nire pelikularik gustukoena “El Señor de los Anillos” da.
ANDREA DEL HOYO
Kaixo, Andrea deitzen naiz. Aresketa Ikastolan ikasten dut DBH4. mailan, Amurrion, eta KALEZ KALE komunikazio bideko kazetaria naiz.
Zaletasunez hitz eginda dantzatzea gustuko dut, YouTuben ateratako koreografiak kopiatzea gustatzen zait; tutorialak bilatuta ordenagailuaren aurren dantzatzea. Gehien gustatzen zaizkidan koreografoak Matt Steffanina, Tricia Miranda eta 1million dance estudioko dantzariak dira. Denbora luze pasatzen dut sare sozialetan kolgatua; instagram, twitter, snapchat eta modako blogak ikusten.
Etorkizunean Marketina ikastea gustatuko litzaidake baina dantzari ere leku bat eman nahi diot nire bizitzan.Hurrengoko urteetan gustatuko litzaidake Estatu Batuetara urte bat ikastera joatea.
Nire bizitzan bidaiatzeari lekua eman nahi diot, batez ere Kalifornia eta Australiako leku miresgarriak bisitatzeko.
SARA FRAILE
Aupa!! Sara dut izena eta kalez kale komunikabide sare berrian kazetaria naiz. Aresketa Ikastolan DBHko 4. kurtsoa gauzatzen ari naiz, hamabost urte ditudala.
Arte mundua gustuko dut, txikitatik atsegin izan dut plastika lanetan aritzea, betidanik ona izan naiz. Horregatik, etorkizunean artearekin zerikusia duen zerbaitetan aritzea da nire helburua lan munduari dagokionez, publizitatea esaterako.
Klasetik kanpo pintura, euskal dantza eta panderoko klaseetan jarduten naiz, baina, benetan maite dudana, bidaiatzearekin batera, lagunekin orduak igarotzea da.
Komunikabide berri honetan pil pilean dauden gaien berri emango dizuet, honekin batera, bitxikeriez arduratuko naiz, gai harrigarriak transmititzen saiatuko naiz.
IÑIGO JIMENEZ
Iñigo Jimenez naiz. 18 urte ditut eta Artziniegakoa naiz. “Kalez-kale” aldizkariko kazetaria naiz.
Gustuko ditut ordenagailuetako jokoak eta “shoping” egitea.
Urte bete pasa nuen galizian, han tratamendu bat jarraitu nuen nire gaixotasunaren ondorioak hobetzeko. Abentura honen inguruan hitz egingo dizuet aldizkarian. Nirekin elbarrien mundua ezagutzeko aukera izango duzue.
ZELAI LLANTADA
Zelai naiz. 15 urte ditut eta Artziniegakoa naiz. Aresketa ikastolako 4. mailako ikaslea naiz eta Kalez kaleko egunkarian kazetaria naiz.
Idaztea, irakurtzea eta marraztea asko gustatzen zait, txikitatik oso ona izan naiz arlo hauetan irakurtzen eta marrazten oso gazte hasi nintzen. Gaur egun arte marrazketa lehiaketa asko irabazi ditut eta nire marrazki batzuk aldizkerietan agertu dira.Idaztearen munduan, poesia asko maite dut eta lehiaketa batera apuntatzea nahiko nuke.
Dantza (Sevillarra eta rumba) da egiten dudan eskolaz kanpoko ekintza gustukoena. Lehen, biolina jotzen nuen eta horrekin jarraitzea nahiko nuke musika asko maite dut eta. Mundutik bidaiatzea asko gustatzen zait, bertako kultura ezagutzea eta jendearen eguneroko bizimodua barnetik bizitzea.
Nire sekzioan egunkarian kultura da eta gizarteko kultura desberdineko eta lan desberdineko pertsonen elkarrizketak egiten ditut haien bizimoduari buruz ikasteko eta haien iritzia jasotzeko hainbat arloei buruz.
Etorkizunean, albaitaria edo itzultzailea izatea nahiko nuke eta denbora librean idazten ari naizen liburua publikatzea gustatuko litzaidake mundutik bidaiatzeaz aparte.
ANE EIZAGIRRE
Kaixo,Ane naiz. Aresketa Ikastolako DBH4ko ikaslea eta KALEZ KALE komunikabide berriko kazetaria naiz.
Euskal dantzak egiten ditut,eta musika mundua gustuko dut. Zenbait instrumentu jotzen dakit, gitarra, klarinetea eta panderoa. Astean zehar lagunekin denbora igarotzea asko atsegin dut , beraiekin naizen bezalakoa eta eroso sentitzen naizelako. Bidaiatzea eta munduko leku berriak ezagutzea gogoko dut eta hurrengo urtean Estatu Batuetara ikastera joatea gustatuko litzaidake.
Etorkizunean fisioterapia ikasi nahiko nuke, osasunaren arloa eta nire lanean pertsonekin kontaktu zuzena izatea atsegin dudalako.
GARAZI URRUTIA
Garazi naiz, Amurrioko 15 urteko “Kalez-kale” aldizkarian parte hartzen duen kazetaria.
Ikasketetatik kanpo euskal dantzak gogoko ditut; trikitixa eta panderoa jotzen badakit, euskal musika gustuko dut eta.
Etorkizunean egingo dudana argi ez dudan arren, nire ikasketak zientzietatik bideratuko ditudala argi daukat. Hala eta guztiz ere, gizarte lanen munduak erakartzen nau, laguntza behar duten pertsonei eskua eskaintzea, eta horrek dudatan jartzen nau.
Aldizkari honetan, azken orduetan sortzen eta gertatzen diren albiste eta berrien berri emango dizuet, hainbat bitxikeria helaraziz.
AINHOA JIMÉNEZ
Ainhoa naiz, 15 urte ditut eta Amurrion bizi naiz. “Kalez-Kale”-ko kazetaritzako aldizkarian parte hartzen dut.
Ikasketetatik kanpo, betidanik musikazalea izan naiz baita dantzazalea ere, horregatik ditut gustuko euskal dantzak eta euskal instrumentuak. Horietatik, panderoa jotzen dut.
Etorkizunean zertan harituko naizen garbi ez daukat, baina “humanistiko” aldetik bideratuko naizela badakit; arte mundua gustuko dut, baita umeekin kontaktuan egotea ere.
Aldizkari honetan hainbat albiste, elkarrizketa, argazki, bideoen... berri emateko aukera emango dut.
UXUE
Uxue naiz, 15 urte ditut eta Lezaman bizi naiz. Kalez kale aldizkari berriaren partaidea naiz.
Ikasketetatik kanpo, trikia jotzea dut gustuko, eta duela urte panderoa jotzen eta Euskal Dantzetan hasi nintzen. Orain DBH4. mailan nagoelarik, etorkizunean medikuntzaren munduarekin kontaktua izatea gustatuko litzaidake. Medikuntzaz gain, psikologia ere gustuko dut.
Etorkizunean mundu osoan zehar bidaiatzea eta munduan dauden beste kulturak ezagutzea gustatuko litzaidake.
Elkarrizketak eta gaur egungo albisteak gustuko ditut, beraz, “Kalez-kale” sortu dugun aldizkari honetan, gauza horien berri emango dizuet.
Elene Saratxaga
Kaixo!!! Ni Elene naiz, kalez kaleko kazetaria eta Amurrioko Aresketa ikastolako laugarren mailako ikaslea.
Musika asko gustuko dut, reggae, ska eta ingeles musika batez ere. Klasetik kanpo euskal dantzak egiten ditut eta panderoa jotzen dut. Gauza horietatik aparte bizitzan lagunekin egotea gustatzen zait eta bidaiatzea gustatuko litzaidake, batez ere Afrika eta Tailandiara joateko gogoa dut.
Etorkizunean medikuntzarekin zerikusia duen zerbait ikastea gustatuko litzaidake, psikologia ere gustuko dut.
Momentuko nobedadeak, albisteak eta pil-pilean dauden gauzak asko gustatzen zaizkit, beraz aldizkari honetan gauza horien berri emango dizuet.