Hemen duzue Gartxot Egunen egitaraua:
Larunbatean, goizeko 10etan kobara irtenaldia eginen dugu, urtero bezala, euria, elurra, hodeiak edo eguzia lagunduta. Goizeko 11etan, Itzaltzun bertan jarriko dugun karpan haurrentzako dantza eta joku tailerrak egonen dira.
Eguerdian, 15etan, bazkari autogestionatua egonen da karpan. Arratsaldean, 18etan, Ezkarotzen, Amama filmaren emanaldia izanen dugu Ibar Etxean. 20etan Itzaltzun (karpan), Amaren Alabak taldearen kantaldiak afarirako giroa berotuko du. 21etan hasiko gara afaltzen eta ondoren, Gathübi eta Xutik taldeen kontzertuetaz gozatzeko aukera izanen dugu….goizalderarte noski!
Igandean, batzuk bestondoarekin egon arren, jaiak jarraituko du. 11etan Otxandategiko joaldun eta txistuen kalejira izanen dugu Itzaltzun barna eta 11,30etan haurren emanaldia, larunbatean ikasitakoa erakutsiko digute. 12etan hamaiketako-bazkaria, 14etan Xendarinen Ahizpen kantaldia eta 15,30etan Gartxot Ekimenaren ibilbideren bideo txikitxo bat ikusteko aukera izanen dugu. Ondoren, agurrak.
**OHARRAK:
- Bai afari eta bazkarirako ere txartelak aldez aurretik erreserbatu beharko dira, aski da gartxotekimena@gmail.com-era email bat bidaltzearekin, izena eta zenbat pertsona agertuko zareten zehaztuz. Urtarrilaren 14ra arteko epea egonen da apuntatzeko, eta behin txartela erreserbatuta etortzea ezinezko suertatzen bazaizu ordaintzea ere eskertuko genizueke.
- Afari eta bazkarien txartelak mahaian eseri aurretik ordaindu behar dira, beraz ordubete lehenago barran egonen dira salgai, lasai, erreserba egina baduzue ez duzue arazorik izanen.
- Larunbateko afarirako menua: Pikoteoa, porrusalda, oilaskoa haragijaleentzako eta barazkijaleentzat makarroiak onddo saltsarekin. Ondoren postrea eta kafea ere izanen dugu. (22€).
- Igandeko menua: bilgor zopa eta sutan erretako haragia izanen dugu. (20€)
- Urtero bezala, Xin-Fan zerbitzua ere izanen dugu Otsagabitik Itzaltzura. Urtero aparkatzeko egoten diren arazoengatik Otsagabiko aparkalekutik 20etatik 21etara eta 00etatik 2etara irtengo da. Eta 4etatik 6etara Itzaltzuko plazatik irtengo da. (1€).
Itzaltzun elkartuko gara!
Biba Gartxot!!!
Biba Xune!!!
Biba Mikelot!!!