Berri Txarrak taldeak zabaldutako oharra haien aurkako kriminalizazio kanpaina salatzeko:
“Aragoiko PPk , irailaren 25ean Zaragozan ospatuko den OTANen eta beronen maniobra militarren aurkako kantaldian BERRI TXARRAKek kantatzea debekatzea eta taldekideok Aragoien pertsona “Non Grata”tzat hartzea eskatu duela-eta, zenbait komunikabidek gure izen onaren aurka abiarazi duten kanpainari erantzunez, taldekideok honakoa adierazi gura dugu:
- Gogor gaitzetsi eta salatzen dugu pertsona guztion oinarrizko eskubidea den Adierazpen Askatasunaren aurkako eraso berri hau. Gure kanten bitartez beti egin dugu Adierazpen Askatasunaren alde eta etorkizunean ere berdin jokatuko dugu.
- 20 urtean ez dugu egundo inongo auzitegiren ezelango salaketa, leporatze edota zigorrik jaso. Horrenbestez, hainbat komunikabidek egozten dizkigutenak oinarri juridikorik gabeko salaketak direla ziurtatu gura dugu. Salaketok, gure taldearen jarduna gainditzen duten ekinbideak dira, beste sortzaile askori kaltea itzela eragin diotenak eta denboran gehiegi luzatzen ari direnak. Bada garaia antzeko jokabideei amaiera eman diezaiegun.
- Era berean, Berri Txarrak arerio ideologikoei eraso egiteko erabiltzea arbuiatzen dugu (bai beste alderdi politiko zein eragile sozialei). Gure ustean, estrategiok etekin elektorala lortzeko baino ez dira eta eremu politikoko alderdi atzerakoienek sustatzen dute. Gu ez gara inoren txotxongilo, ez dugu inolaz ere gurea ez den gatazka batean erabili gaitzaten onartuko. Aragoiko PPren eskaera erabat zentzugabea eta neurriz kanpokoa da, Berri Txarrakek PPk gobernatzen dituen hainbat udalerritan edota PPren beraren esku dagozen telebista zein irrati saio publikoetan parte hartu baitu ezelango arazo barik.
- Gure kantak mundu osoan eskaintzen jarraitzeko asmo irmoa adierazi gura dugu, baita horren abegikor hartu gaituen Zaragozan ere. Gure zaleei zor gatzaizkie.
- Eskerrak eman gura dizkiegu orduotan jaso ditugun elkartasun keinu guztiei. Eskerrik asko denoi.
Gu isil gaitzakezu gure kantuak ez “