MDMA pilulak sustantzia kaltegarriekin aldatu dituzte, Ai Laketen ikerketen arabera

Erabiltzailearen aurpegia katu horia 2015ko ots. 27a, 11:43

Ai Laket!! elkartetik ondorengo mezua zabaldu nahi dugu:

Urte hasieratik ikusten ari gara sustantzia ilizituen merkatuan ematen ari diren aldaketa eta alterazioak. Alterazio hauen ondorioz, sustantzien erabilerei horiei lotutako osasun arriskuak hazi egin dira nabarmen, batez ere, estasiaren (MDMA) kasuan. Bizkaian saldu diren MDMA balitz moduan MDMA hiru laginetan PV8, Etilona eta PMMA sustantziak detektatu dira. Azken honi azken asteetan 6 heriotza atxiki zaizkio Europan eta beste 6 Estatu Batuetan. Gure elkartearen datuen arabera (Testing, Punto Fijo eta Lonja Laket!!), 2014ko azken hiruhilabetean eta 2015 honetako lehen hilabeteetan, erabiltzaileak esperotako printzipio aktiboari negatibo eman duten laginak areagotu dira, batez ere MDMAren kasuan.

Sustantzia psikoaktibo berri hauen agerraldiarekin oharra, pertsona erabiltzaile eta profesionalen artean arreta areagotzea da mezu honen helburua:

- Bilbon ETILONA detektatu da ustez MDMA zen lagin batean. Ai Laket! / Sgiker. 2015eko urtarrilak 21:
http://www.ailaket.com/?p=3665
Ez dago informaziorik pertsonetan duen toxikotasunaren inguruan.

- Alerta: PV8 sustantzia saldu da MDMA balitz moduan. Energy Control.
http://energycontrol.org/analisis-de-sustancias/resultados/alertas/554-alerta-20150129-falso-mdma-pv8-vendido-como-mdma.html
Ez dago informaziorik pertsonetan duen toxikotasunaren inguruan. 2015eko urtarrila.

- Alerta: PMMA pastillak, sustantzia oso toxikoa. Energy Control.
http://energycontrol.org/analisis-de-sustancias/resultados/alertas/553-alerta-pastillas-con-pmma-sustancia-muy-toxica.html

Bizkaian ere pilula bat detektatu da, ustez MDMA zen lagin batean. 2015eko urtarrilak 30. 

Azken hauek arrosa eta laranja arteko kolorea, diamante itxurarekin eta Superman irudia duten PMMA pilulak, oso toxikoak izan daitezkeenak. Informazio asko dago bere toxikotasunaren inguruan, besteak beste 50mg kontsumoetan hainbat erabiltzaile ospitaleratu dira. Analizatutako pilulek 140 eta 170mg arteko PMMA purutasuna dituzte. Drogen Europako Behatokiaren arabera 400-500mg dosiak heriotza sortu dezake, nahiz eta balore hauek pertsona eta kontsumo eredu bakoitzeko araberakoak izan (pisua, nahasketak , ...)
Pilula hauen erabilerari lotuta, Europan 6 heriotza eta Estatu Batuetan beste hainbat egon ostean, Energy Control-ek jakinarazi du pilula hauek Bizkaian detektatu direla: “Pilula hauek ez dira kontsumitu behar, oso toxikoak izan baitaitezke, heriotza arriskua egonik.”

MDMA erabiltzen duten pertsonentzat mezua:

- Bere erabileran arreta areagotzea gomendatzen dugu. Analisia tresna bakarra da sustantzien konposizio zehatza ezagutzeko.

- Dohainik eta modu konfidentzialean egin dezakezu Testing zerbitzuetan edota Gasteizko egoitzan daukagun Ai Test Gunean. Gure agenda ezagutu dezakezu Ai Laket!!-eko aplikazioa deskargatuz, android mugikorretarako prest dago play store-n. Bestalde, badaude beste analisi zerbitzu batzuk ABD/Energy Control eta Hegoak-en eskutik. 

- Gogoan izan, kontsumo arduratsu bat egoteko informazioa ezinbestekoa dela, eta bai sustantzien eta bai aizuntzaileen plazerrak eta arriskuak baloratzea beharrezkoa dela. Edozein modutan sustantzia susmagarri bat kontsumitzea erabaki baduzu, gomendio normalean baino dosi txikiago bat hartzea izango da eta denbora bat itxarotea lehenengo efektuak susmatu arte. Kontsumitu ostean azaldutako efektuak ez badira esperotakoak edota ez bada efekturik susmatzen, lagin horren kontsumoa momentuan gelditzea gomendatzen da. PMMA sustantziaren efektuak adibidez, MDMArenak baino beranduago azaltzen dira; hori dela eta erabiltzaile batzuek gehiago hartu dezakete eta toxikotasuna nabarmen areagotu.

- Superman pilularik erabili edo kontsumitu baduzu, jakinarazi elkarteari bere jatorria, itxura eta efektuak, eta posible bada eraman lagin bat gure proiekturen batera analizatu ahal izateko.

- Estasia (MDMA) kontaktuan egon daitezken pertsonekin informazio hau zabaldu ezazu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide