Maria Alvarado Herran, 01/2012 (#28akereLibre) sumarioan inputaturiko gazte baten amak eskerrak eman die elkartasuna adierazi dietenei testu honen bitartez:
Madrilera egindako hainbat bidaia, daten aldaketak eta gainditu behar izan diren mota guztietako eragozpenen ondoren, abenduaren 19an, azkenean, amaitu zen euskal 28 gazteren aurka egindako azken epai politikoa, (28ak ere LIBRE)
Egun, eskertu nahi ditut, orain dela lau urte, atxiloketa gertatu zen unetik, jaso ditugun elkartasun adierazpen guztiak.
Eskerrak eman nahi dizkiet animoak ematera eta gurekin daudela esatera gugana hurbildu diren ezezagun guztiei. Familiari, bere maitasun guztiarekin, babestu gaitu, lagundu digu eta gure ondoan egon delako une txarrenetan. Baita, bihotzez ere, hurbileko lagunei, isiltasunez gertu sumatu ditugulako, haiek ere gurekin zeudela adieraziz.
Denbora hau gurekin batera ibili eta barrutik bizi izan duten familientzat, besarkadarik beroena, ezezagunak baginen ere, indar haundi batek elkartu gaituelako, gure seme-alabek sortutakoak.
Esker anitz IZPURARI, neguko eguraldiaren gogortasuna pairatu behar izan bagenu ere, Herri handi baten berotasuna eta argitasuna, etengabe, sentiarazi egin zigulako.
Eskerrik beroenak, bizitzen ari ginen egoera zaila jakinarazteko eta epaiketa politikoak salatzeko ekitaldiak antolatzen aritu zaretenei. Lan gogorra izan da baina, merezi izan du, ESKERRIK ASKO.
Baina, guztien aurrean, eskerrak 28 gazteei, euren konpromiso eta elkartasunarekin, egun guztietan, oztopoak gaindituz ibiltzen irakatsi gaituztelako. Euren eraman onak, irriek, egon diren gartzela guztien kristalen atzetik emandako animo hitzek, guztia errezagoa izaten laguntzen zuelako. Eskerrak, Herri eta biztanle honekiko azaltzen duzuen begiruneagatik, zuen desobedientziagatik (IZPURA, LOIOLA), zuen borrokagatik; gure maitasuna eta errespetoa zuentzat.
Azaldu diguzuen ereduak, egunero, injustiziaren aurka borrokatzen jarraitzeko bultzatzen gaitu (MILITANTZIA POLITIKOAREN AURKAKO EPAIKETA POLITIKO GEHIAGORIK EZ)
Denon artean LORTUKO DUGU 28ak ere LIBRE
ESKERRIK ASKO