Atzo "La vida moderna" irratsaioan ibilbide birala jarraitu zuen abuztuko Laudioko Udalbatzak. Dena hasi zen pasa den astean, @Muybastas facebook erabiltzaileak jaso zuenean sarean Txaro Sarasuaren ekarpena erregu eta galderetan.
Bere txandan, zinegotzi sozialistak galdetu zuen "ante las corridas taurinas, corridas clitorianas" margoketari buruz, Laudioko Jaietan zezen plazan agertu baitzen, alegia. Natxo Urkixo alkateak erantzun zion berak ez zekiela ezer gaiari buruz eta iradoki zion egileei galdetzea.
240 partekatze eta 219 iruzkin
Edonola ere, @Muybastas erabiltzailearen bideoa 240 pertsona baino gehiagok partekatu zuten eta 219 iruzkin argitaratu ziren, horietako norbaitek jakinaren gainean jarri zuen Hector de Miguel "Quequé" umorista.
La vida moderna
Esatariak atzo plazaratu zuen bideoa "La vida modernan". Azaldu behar da irrati saioak ez dutela soilik irrati bidez igortzen, izan ere, podcast euskarrian eta streamingean ere ematen dute. Momentuz, 50.000 lagun baino gehiagok ikusi dute saioa.