Giroari dagokionez, bizitza osoa futbolean jokatzen eman ondoren, haien bizitzetan eragina izango duen erabaki bat hartzear zeudela nabaritzen zen futbol zelaian.
Partida jokatzen zen bitartean, harmailetan bera, Jon Patiño eta Mikel Elejalde agurtzen zituen pankarta jarri zuten. Gainera, partidaren amaieran, taldekideek sinatutako kamiseta eta plaka bana eman zizkieten.
Halaber, taldeko fisioterapeutak aurreskua dantzatu zien hirurei. Horrek argitara atera zuen taldeko kideen eta Andereren (fisioterapeutaren) artean dagoen erlazio bikaina.
Aurretik aipatutakoaz gain, taldekide zein gorputz teknikoko kideok afaria izan genuen azken agurra emateko.
Taldea eta aldagela asko gustatu zaion jokalaria izan da Unai, talde helburuak helburu pertsonalen gainetik jarri dituena. Aldagela barruan broma edo txantxaren bat zegoenean mundu guztiak bazekien bera saltsan zegoela. Horrek taldea asko indartzen du eta hori zelaiaren barruan nabaritzen da. Gaitasun pertsonalei dagokienez, jokalari indartsua eta fisikoa izan da, baloi bat galdutzat ematen ez duen horietakoa.
Entrenatzeko gogo handiak ez zenituen egun horietan, bera gai zen zure gogo-aldartea aldatzeko, eta horrek ekarpen handia egiten du pertsonaz osatutako talde batean.
Hortaz, omenaldia erabat merezi zuen Unaik, gaztea zenean zenbait urtez jokatu zuen CD Laudion eta orain, preferente mailan, azken bi denboraldiak igaro ditu klubean.
Gainera, ekitaldia are bereziagoa izan da, Jon Patiñok eta Mikel Elejaldek ere utzi dutelako kirola. Azken finean, momentu asko pasa dituzte elkarrekin, bai Laudion azken urte hauetan, zein Amurrion urte batzuk lehenago, futbolaz aparte lagunak ere bilakatuz.