Zer gradu eskaintzen dituzue Laudioalden? Zertan ezberdintzen da Laudioaldeko eskaintza eskualdean dauden beste lanbide heziketako ikastetxetakotik?
Laudioalde Lanbide eskolak, Oinarrizko Lanbide heziketa, Batxilergoa, eta Erdi eta Goi mailako zikloak eskaintzen ditu. Eskualdeko ziklo gehien eskaintzen dituen eskola da gurea.
Guztira, Batxilergoko 2 adar, eta Lanbide Heziketan 12 ziklo eskaintzen ditugu.
Oinarrizko Lanbide Heziketan, soldadura eskaintzen dugu. Azkeneko urteetan, legeak markatutako topea jotzen dugu, 15 ikaslerekin.
Batxilergoan, bi Batxilergo ditugu. Gizarte Zientziak eta Zientziak beste alde batetik. Nabarmentzekoa da aurtengo aurrematrikulan ia gure topera heldu garela, 60 aurrematrikuletara iristeraino.
Zikloetan oraintxe hasi da aurrematrikulazio garaia.
Erdi mailako zikloetan ordea, hainbat eskaintza ditugu.
- Elektrizitatean, IEA zikloa. Ziklo hau, ETHAZI (etekin handiko zikloak) metodologian.
- Mekanika arloan, SOL, Soldadura eta MEC, Mekanizazioa (B+).
- Administrazioa arloan, GEAD, Administrazio eta kudeaketa zikloa
- Mantenu arloan, MAEM, Mantentze lan elektromekanikoa.
Goi mailako zikloetan, aldiz, honakoak dira:
- Elektrizitatean, SEA , Sistema elektroniko automatizatiuak (ETHAZI) eta AURI, Automatizazio eta Robotika industriala (B+)
- Mekanika arloan, PPFM, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (B+)
- Mantenu arloan, MEIN Mekatronika industriala.
- Administrazio arloan, ADFI, Administarazio eta finantzak eta ASDI, Zuzendaritzari laguntza ematea 2. Maila egiteko aukera. 3 urtetan 2 ziklo osatzeko aukera.
Datorren ikasturteari begira badago nabarmendu nahiko zenukete berrikuntzarik?
Metodologia berriak aplikatzen jarraituko dugu. Erdi mailako eta goi mailako elektrizitate zikloetan ETHAZI metodologia aktiboa indartzen jarraituko dugu. Ikasleek balorazio oso positiboa egin dute. Lan egiteko modua erabat aldatu da. Proiektu edo erronka bidez egiten da lan. Horretarako eskolako espazioak ere moldatu behar izan dira, eta elektrizitate gela handi eta zabal bat sortu da. Bertan ikasleak, danak batera, taldeka egin dezakete lan. Eskolako beste espazio batzutan ere lanean jarraituko dugu, metodologia hau beste ziklo batzuetara zabaltzeko.
Euskalduntze prozesua ere oso presente daukagu. Zikloak euskaraz eskaintzeko aukera gehiago emango dugu. B+ deritzon formula erabiliz. Aurten, orain dela 3-4 urte hasitako euskalduntze prosezuari jarraipena emoten ari gara. Esan dezakegu badirela ziklo batzuk B+ modalitatean ematen ari direla bi ikasturtetan. B+ modalitatea hurrengoa da: Ikasturte bakoitzean, badaude ikasgai batzuk euskeraz ikasi ahal direla. Beraz, ikasle taldea, banatu egiten da, batzuk modulo hori euskeraz egiten dute eta beste batzuek erderaz. Horretarako irakasle gehiago behar dira, jakina.
“Zikloak euskaraz eskaintzeko aukera gehiago emango dugu”
Lanbide Heziketa Duala eta Espezializazioa sendotzea da beste helburuetako bat. Iaz, 35 ikasle eduki genituen aukera honetan, erdi zein goi mailako zikloetan. Laudioko lantegi gehienetan izan ditugu ikasleak, baita eskualdeko lantegi gehienetan ere. 35 hauetatik, 9 “espezializazio” deritzon alorrean egon ziren. Zer da hau? Tubacex lantegiak, Eusko Jaurlaritzaren bitartez, gure eskolarekin Mantenurako espezializio programa bat diseinatu du. Beste Lanbide Heziketako Dual programetatik ezberdintzen da hori, honek 3 urtetako iraupena du. Besteek, Dual programa arruntek, 2 urteko iraupena dute, zikloaren iraupen berbera.
Zer pisu du Dualak ikasketa prozesuan? Nola uztartzen da duala ohiko klaseekin?
Dualak pisu handia duela esateko ikasketa prozesuan enpresako arduradunek eta ikasleek, euren esperientzietan esandakoan oinarrituko naiz. 10 urte daramatzat Laudioalden eta badira urte batzuk dualarekin hasi ginela. Ikasleek ikasketa prozesua leku bitan egiten dute aldi berean. Hilabete batzuk enpresan bakarrik ematen dituzte eta beste 7-8 hilabete, alternantzian, eskolan eta enpresan aldi berean. Horregatik, Lanbide Heziketa Duala oso aberasgarria da zentzu guztietan; enpresarentzat, eskolarentzat eta batez ere ikalearentzat.
Ohiko ordutegiarekin jarraitzea nahiko zaila da. Lantegiaren arabera, Dual ikasleak, ordutegi deberdinak izaten dituzte. Horren arabera, ordutegi batzuk moldatu behar izaten dira. Holako kasuetan, oso garrantzitsua da irakaslearen eta batez ere tutorearen lana, batez ere, Dualean dagoen ikasle horrek eskolan egiten duen ikasketa prosezuan ahalik eta gutxien galtzeko helburuarekin.
“Ziklo gehien eskaitzen duen zentroa da Laudioalde”
Zergatik da garrantzitsua ikasleak Dualean aritzea?
Ikaslearen ikuspegitik ikusita, formazioa leku bitan jorratzen da. Alde batetik eskolan, ikasleak bere ohiko formaziorekin jarraitzen du bere klasekideekin eta, beste alde batetik, formazio hori asko hobetzen du enpresan ikasten duenarekin. Ezin dugu ahaztu, Formazio Duala, bai enpresan eta bai eskolan formazio prosezuan daudela. Eskolan irakasleak dituen moduan, enpresan instruktore bat dute.
Eskolarentzat be neurri baten oso garrantzitsua da. Enpresekin harremana gero eta handiagoa izaten ari da, eta beste mota batzutako kolaborazio, formazioak eta gauzak lortzen ari gara.
Enpresen aldetik be, Formazio Dualaren balorazioa oso ona da. Ikasle bat ezagutzeko eta bere formazio prosezua hasteko era asko daude. Bat, eta betidanik ohiko izan dana, FCT (Formación en Centros de Trabajo) modulua da. 2. mailako ikasturtearen amaieran, batazbesteko 360 ordu egiten dituzte enpresan. Baina formazio Dualarekin, enpresak duen hitzarmenaren (konbenioa) %75 egiten diute asko jota. Adibide bat jarrita, metalaren hitzarmena duten enpresetan 1.300 ordu egiten dituzte.
Beste zer edo zer geineratu nahiko bazenu...
Lanbide Heziketa aldaketa handiak pairatzen ari da. Eta aldaketa horren zati handi bat, neurri batean, gu gara. Metodologia, instalazioak, proiektuak, Duala, espezializazioa... eta gainera, nire ikuspegitik, enpresak oso pozik daude, Lanbide Heziketak ematen dituen emaitzekin.