Laudio Eskubaloi Klubak denboraldi berriko ibilbidea hasi du.

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2017ko ira. 13a, 10:06
Eskualdean dagoen eskubaloi talde bakar honek, gogotsu ekin dio urtero lez denboraldi berriko ibilbideari.

Laudio Eskubaloi Kluba, Aiaraldean dagoen eskubaloi talde bakarra da, eta aurten, urtero bezala, kirol honetako eskaintza zabala plazaratu du ume, gazte, zein helduentzat. Hauek dira klubean dauden maila guztiak:

  • Kimuak 11-12 urte
    • Talde mistoa
  • Haurrak 13-14 urte
    • Talde mistoa
  • Kadeteak 15-16 urte
    • Mutilen taldea
    • Nesken taldea
  • Gazteak 17-18-19 urte
    • Mutilen taldea
  • Seniorrak 19 urte +
    • Mutilen taldea
  • Beteranoak

Kadete mailara heldu arte, talde guztiak mistoak izan daitezke. Maila honetara heldu eta gero, neskak eta mutilak banandu egiten dira bakoitzak bere txapelketa jokatu dezaten.

Klubean aurki dezakegun jende kopuruari begira, guztira 120 bat pertsona daudela esan beharra dago, non jokalari, entrenatzaile, zuzendaritza- talde zein gurasoak diren. Aipatzekoa da, azkenengo hauek, urtero inplikazio maila altuagoa daukatela euren seme- alaben kirol bizitzan, hainbateko ekintzak antolatzen lagunduz. 

Ondorengo hauek dira entrenamenduen ordutegi zehatzak:

  • Kimu eta Haurrak --> Asteazken/Ostiraletan 17:00etatik 18:30etara arte.
  • Kadeteak --> Astelehenetan 18:00etatik 20:00etara arte.  Asteazken/Ostiraletan 18:00etatik 20:00etara arte.
  • Gazte eta Seniorrak --> Astelehenetan 18:00etatik 20:00etara arte.  Asteazken/Ostiraletan 20:00etatik 21:30etara arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide