Bi garaipen eta porrot bat asteburuko eskubaloi jardunaldian

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2017ko urr. 2a, 16:31

Haur eta kadeteak garaile izan ziren haien norgehiagoketan. Senior mailakoek, ordea, galdu egin zuten.

Ondorengo hauek dira asteburu honetako eskubaloi jardunaldien kronikak:

HAURRAK

Galdakaon lagunarteko partidua jokatu zuten bertako taldearen aurka. Lehenengo zatia 8-8 bukatu egin zen, eta bigarreneko lehenengo atala ere oso berdintsua izan bazen ere, azkenean Laudioko taldeko jokalariak ate aurrean erakutsitako eraginkortasunak eman zien garaipena. Azkenengo emaitza: 17-24

KADETE MUTILAK

Gasteizeko Egibide polikiroldegian jokatu zuten ligako lehenengo norgehiagoka. Aurrez- aurre zegoen taldea partidura indartsu sartu bazen ere, laudiotarrak defentsa indartsua eginez besteen erasoak mantsotu zituzten eta aurre denboraldiko lehiaketetan eginiko akatsak zuzenduz, partidua irabaztea lortu egin zuten. Azkenengo emaitza: 14-23

SENIORRAK

Laudio Eskubaloi Taldeko seniorrak ligako hasiera kaskarra egin du iragan larunbatean jokatutako partiduaren ondorioz. Aiaraldeako taldea Galdakaoko Eskubaloiaren aurka 17-29 galdu egin zuen. Partiduko lehenengoko hamar minutuak esanguratsuak izan ziren kanpoko taldeak bere joko zuzen eta gogorra erakutsi baitzuen eta etxekoek, nahiko urduri, markagailuaren azpitik nabarmen egon ziren. Momentu horretarik aurrera, Laudioko taldeak, kontagailuan zegoen errenta murrizten ahalegindu ziren baina haien defentsa sendoa eta erasoko esku onaren ondorioz, norgehiagoka azkenengo emaitzera heldu egin zen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide