Asteburuko eskubaloi jardunaldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2017ko urr. 9a, 21:19

Garaipen bakarra eta bi porrot asteburuko eskubaloi jardunaldian.

KADETE NESKAK

Oso partidu polita eta berdindua jokatu zuten iragan larunbatean Laudioko neskak Galdakao Eskubaloi Taldearen aurka. Atsedenaldiko markagailua: 15-14

Bigarren zatiko lehenengo minutuak nahiko bertdintsuak izan ziren Laudioko taldean bi kanporaketa jarraian gertatu eta Galdakaoko jokalarien erasoak eraginkorrak izan ziren arte. Une horretan kanpoko taldea 19-22 goitik zebilen baina  neska arabarrak ez zuten erraz amorerik eman eta berdintzea lortu egin zuten. Partiduko azkenengo minutuetan bizkaitarrak freskoago eta aiaraldearrak nekatuago egonda, kanpoko taldea irabaztea lortu egin zuen. Azkenengo emaitza: 25-29

KADETE MUTILAK

Bizkaiko liga txapelketako bigarren garaipena lortu zuten oso joko erakargarri zein eraginkorra burutuz. Laudioko taldeak atezain baten falta edukita ere, oso ondo hasi du bere ligako ibilbidea eta postu horretan dabilena oso ondo egiten ari da bere lana. Orokorrean, erasoan oso joko oparoa erakutsi zuten eta defentsan ematen diren akatsak zuzentzen jarraitu beharko dira. Azkenengo emaitza: 39-31

SENIOR

Bigarren partidua eta bigarren porrota Askartza eskubaloiaren aurka. Erabakigarria izan zen gure taldeak eraman zituen jokalari kopurua: 9. Lesionatuta dabiltzan jokalariak nahikotxo dira eta horrek norgehiagoka honetarako bi aldaketa besterik ez izatea sopasatu zuen.

Partiduaren nondik norakoei alderatuz, lehenengo zatia espero genuena baino askoz hobeagoa izan zen eta honen bukaeran 14-11ko markagailua zegoen. Handik Aurrera etxeko taldeak bere sendotasuna erakutsi 24-14ko markagailua iritsi arte. Taldeko berririk onena, Ivan Gines jokalari gaztearen debuta, kementsu aritu zen partiduan zehar eta bi gol sartu zituen. Egondako jokalarien esfortzua eskertu beharra dago, askok minutu guztiak jokatu baitzituzten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide