Larunbat goizean Laudio Eskubaloi Taldeko neskek Basaurira abiatu ziren bertako taldearen aurkako partidua jolasteko. Lehenengo minutuetan etxeko taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen markagailuak ihes egiteko, gehienbat eginiko kontraerasoei esker. Hala ere, arabarrek ez zuten amorerik eman eta haien joko ona ere erakutsi ahal izan zuten. Atsedenaldiko markagailua: 18-8. Bigarren zatia lehenengoaren oso antzekoa izan zen, Laudioko taldeak gauza berriak frogatzeko erabili zuelarik. Azkenengo emaitza: 42-18. Dena den, ondorio positiboak ateratzeko arrazoiak daude. Esaterako, erasoan adierazi zuten joko bizia.
Seniorrek norgehiagoka benetan txarra jokatu zuten Mundakan, Urdaibai Irastorza taldearen aurka. Laudiokoek ez zuten lesionatutako jokalaririk berreskuratu eta partidu honetara kirolari kopuru urria eraman zuten. Etxeko taldeak lehenengo minutuetatik aurrera oso erritmo bizia ezarri eta bi taldeen arteko diferentzia agerian utzi zuen. Bigarren zatiko lehenengo minutuetan Laudioko taldeak 1-5eko partziala lortu zuen baina honek denbora gutxi iraun eta etxeko taldeak markagailuan berriro ihes egin zuen. Azkenengo emaitza: 52-21.