KADETE MUTILAK
Porrot gogorra Loyola Indautxu taldearen aurkako partiduan. Bilboko taldeak bere joko bizi eta gogorra erakutsi zuen. Arabarren kasuan jarrera falta eta akats komunikatiboak azpimarratzen ditu entrenatzaileak. Okerrak zuzendu eta lanean jarraitzera.
KADETE NESKAK
Proba gogorra Laudio Eskubaloi Taldeko neskentzat iragan larunbatean jokatutako Errotabarri Euskadi taldearen aurkako partiduan. Haien nagusitasun tekniko zein fisikoa erakustera eman zuten arren, lehenengo minutuak nahiko parekoak izan ziren bi taldeak egin zituzten akatsen ondorioz. Hala eta guztiz ere, Ermuako taldeak partiduan finkatzea lortu zuen eta Laudioko neskek baloi, eraso zein defentsa bakoitzak borrokatzen aritu ziren oldarrez. Lehenengo zatiko amaieran markagailua 4-17koa zen. Atsedenalditik bueltan gauzak ez ziren aldatu eta amaierako markagailua ondorengoa izan zen: 9-37. Zalantza izpirik gabe multzoko talderik gogorrena da Errotabarri Euskadi eta emaitzaz aparte, taldeko sentsazioak ez ziren txarrak izan.
SENIOR
Aurreko partiduetan bezala garaipenik lortu ez arren, norgehiagoka polita jokatu zuen senior taldeak larunbatean Trapaga Eskubaloiaren aurka. Lehenengo minutuetan etxeko taldeak oso gogor eta joko bizia eginez 6-2ko partziala ezarri zuen markagailuan. Apurka- apurka, ordezko jokalari eskasien ondorioz, Laudioko taldean nekea somatzen hasi zen eta kanpokoek lehenengo zatiko amaieran markagailuari buelta ematea erdietsi zuten. Bigarren zatian lehenengoko azkenengo minutuetan bezala kanpokoak nagusi izan ziren. Amaierako emaitza: 18-33. Beste porrot bat izanda ere, aurreko partiduetan baino sentsazio hobeagoekin atera zen Laudioko taldea.