Asteburuko eskubaloi jardunaldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2017ko urr. 31a, 15:32

Pasa den asteburuan, Laudio B.C Eskubaloi Taldeko maila guztiak izan zituzten partiduak. Hona hemen norgehiagoka bakoitzaren kronika:

KIMUAK

Goiz ederra igaro zuten pasa den larunbatean Gasteizen Erihaldea B taldearen aurkako partiduan. Ume askorentzat eskubaloiko lehenengo partidua izan zen, eta espero zena egin zuten. Denborarekin hobetzen joango dira.

HAURRAK

Denboraldi hasiera ezin hobea lortu zuten haurrak iragan larunbatean Gure Auzune taldearen aurkako partiduan. Gasteizko taldeak ez zuen inoiz etsi baina Laudiokoek bere lana ederto baten bete zuten. Azkenengo markagailua: 30-22

KADETE MUTILAK

Elkar ezagutzen diren taldeen arteko partidua iragan larunbatean. Jokalari kopuru urriarekin jokatzea egokitu zitzaion Laudioko taldeari eta ondorioz joko erritmoa eta defentsako intentsitatea falta izan ziren.

KADETE NESKAK

Garaipen garrantzitsua lortu zuten Laudioko neskek San Adrian B taldearen aurka. Partiduaren emaitzak bestelako garrantzia zuen. Izan ere, honen eta multzoko beste partiduen emaitzen arabera, lehenengoko fasean hirugarren, laugarren edota bostgarren lekuan bukatzea jokoan zegoen.

Leihako lehenengo zatia nahiko berdintsua izan zen, bi taldeak gol bat aurretik ala atzetik zebilen, baina azkenengo minutuetan eginiko akatsen ondorioz, arabarrak puntu bat behetik bukatu zuten. Atsedenaldia eta gero, bi taldeen erasoak goletan bihurtzen ziren baina Laudioko atezainaren geldituen eta defentsaren intentsitate altuaren ondorioz Aiaraldeko taldea garaile atera zen. Azkenengo emaitza: 16-20. Garaipen honek multzoko laugarren postua eman zien, nahiz eta hirugarrena eskuetan eduki. Bigarren fasean Erromo, Zuazo, San Adrian C eta Escolapios taldeen aurka lehiatuko dira.

SENIOR

Urdanetako taldearen aurkako partidu honetan, Laudioko taldeak irudi ona eskeini izan zuen. Lehenengo zatian berdintsu ibili ondoren, Loiuko taldeak bi goletik nagusitzea lortu zuen. Bigarrenean ordea, ezin izan ziren erasoko jokaldi guztiak goletan bihurtu eta defentsako intentsitatea ere ez zen lehenengoko zatikoa izan. Aipamen berezia gure gazteentzat, Pablo eta Ivan jokatutako minutuengatik.

BETERANOAK

Iragan igandean Loyolaren aurkako partidua irabaztea lortu zuten. Une oro leiha kontrolpean eduki zuten eta azpimarratzekoa da Davidek, Laudioko atezainak, egin zituen geldiketak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide