Asteburuko eskubaloi jardunaldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2017ko aza. 8a, 15:20

Kimu, haur, kadete eta senior mailetan partiduak izan ziren. Hona hemen bakoitzaren kronika:

KIMUAK 

Laudio Eskubaloi Taldeko txikienek, iragan larunbatean Luis Elejalde taldearen aurka jokatu zuten. Pasa den partiduan baino itxura askoz hobeagoa erakutsi zuten eta pixkanaka- pixkanaka kontzeptuak bereganatzen ari direla esan beharra dago. Partiduak aurrera egin ahala eskubaloi maila altuagoa eskuratuko dutela ziur gaude.

HAURRAK

Corazonistas A taldearen aurkako partiduan, Laudioarrek 32-12 galdu egin zuten. Gasteizko taldea, bigarren urteko jokalariekin erasoan zein defentsan joko bizi eta indartsua erakutsi zuten partidu osoan zehar.

MUTILEN KADETEAK

Zallako polikiroldegian jokatutako partidua bertako taldearen aurka iragan igandean eguerdiko 12etan. Lehenengo zatian Laudioko taldea nagusitu zen erasoko joko oparoa eta defentsa indartsua eginez. Atsedenaldia eta gero etxeko taldea bi puntuak lortu nahian atera zen eta amaierarako lau segundo besterik falta ez zirenean gol bat gainetik zeuden. Falta baten eraginez eginiko jaurtiketa oso on bat eta gero berdinketa lortu egin zuen Laudioko taldeko Anderrek. Bihotzekoa jotzeko moduko berdinketa izan bazen ere, taldea eginiko lanarekin pozik atera zen.

NESKEN KADETEAK

San Adrian C taldearen aurkako partidua jokatu zuten pasa den larunbatean Laudioko Granja Polikiroldegian. Kanpoko taldea nagusi izan bazen ere, markagailuak islatzen duen aldea joko aldetik egon zena baino askoz handiagoa da. Izan ere, arabarrek jaurtiketa ugari zutoin edota langaren kontra jo zuten. Dena dela, sentsazio positiboekin atera ziren, astean zehar entrenatutako gauzak partiduan islatu baitzituzten. Azkenengo emaitza: 12-28.

SENIOR

Iragan larunbatean Escolapios A taldearen aurka jokatu zuten Laudioko Granja Polikiroldegian. Lehenengo zatia oso berdintsua izan zen eta etxeko taldea markagailuan goitik egon zen minutu askotan zehar. Azkenengo minutuetan, alabaina, lehenengo linean izandako jokalarien falta sumatzen hasi ziren eta kanpoko taldea gol bateko errentarekin atsedenaldira joan zen. Bigarren zatia lehenengoaren azkenengo minutuen antzera joan zen eta Bilboko taldeak kontagailuan ihes egitea lortu zuen. Azkenengo emaitza: 18-31

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide