Asteburuko eskubaloi jardunaldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2017ko aza. 13a, 13:51

Klubeko maila guztietan izan ziren partiduak. Hona hemen bakoitzaren kronika:

KIMUAK 

Pasa den jardunaldian esan zen bezalaxe, apurka- apurka hobetzen doazela esan beharra dago. Garrantzitsuena umeak irribarre batekin heldu eta joaten direla eta eskubaloiaz gozatzen ari direla.

HAURRAK

Corazonistas C taldearen aurkako norgehiagoka irabaztea lortu zuen Laudioko taldeak. Partaide guztiak erasoan zein defentsan zuzen egon ziren partidu osoan zehar. Azkenengo emaitza: 19-27

MUTILEN KADETEAK

Partidu honetako azkenengo emaitzak ez du islatzen Laudio Eskubaloi Taldeko kideek egin zuten lana. Lehenengo zati oso ona jokatu zen, azkenean markagailuan gol bateko errentarekin kanpoko taldea joan zen. Bigarrenean, norgehiagokaren erritmoa, erasoko arrapaladak eta lesioek ez zieten emandako maila ematen jarraitzen utzi. Hala ere, jokalariak zoriondu beharra dago egindako esfortzuarengatik.

NESKEN KADETEAK

Hala- holako partidua jokatu zuten Eka Laudioko neskek Erromoko taldearen aurka. Lehenengo zatia bi taldeek joko motela eta akats zein baloien galera ugari egin zituzten. Bizkaitarrak gol bateko errentarekin heldu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, haien neke fisikoa somatu ahal bazen ere, ez zuten amorerik eman eta Laudioko taldearen garaipena erraz aurreikusi ahal bazen ere, azkenean 13-14ko emaitzara heldu zen partidua, Laudio garaile.

SENIOR

Basauri86 taldearen aurka jokatu zuten iragan larunbatean Artunduaga polikiroldegian. Lehenengoko 20 minutuan haien gainetik egon ondoren, azkenengo minutu txarren ondorioz lau goleko errentarekin Basauriko taldea atsedenaldira heldu zen. Bigarren zatia Laudioko bi jokalarien esklusioa zela eta gure jokalari onenaren gaineko defentsa indibiduala jarri ondoren gure erasoko jokoa geldiaraztea eta markagailuan ihes egitea lortu zuten. Txarlo, taldeko kapitaina, eta Gartzenen itzulerak dira partiduko ohar positiboenak. Azkenengo emaitza: 21-14

BETERANOAK

Bigarren partidua beteranoen ligaxkan eta bigarren garaipena Laudioko taldearentzat. Partidua amaitzeko 20 minutu falta zirenean Leioako taldeak zazpi goleko errenta zuen eta, beste behin, David atezainak eginiko geldiketen eta ondorioz egindako kontra- eraso eraginkorren eraginez, kontagailuari buelta eman eta 23-25eko emaitza lortu zuten. Hurrengo partidua azaroaren 26an izango da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide