Eskubaloi jardunaldi anitza lehia eta emaitzetan.

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2017ko aza. 20a, 21:41

KIMUAK

Asterik aste adierazitako progresioari eutsi egiten diote klubeko txikienek. Poztasuna transmititzeaz gain eskubaloiaz gozatzen ari direla ikusten ari gara. Eutsi goiari!

HAURRAK

Laudioko Granja polikiroldegian jokaturiko Gure Auzune A taldearen aurkako partiduan, etxeko taldea argi gailendu zitzaion Gasteizko taldeari. Beñat eta Aitor jokalariek haur kategorian azkenengo partidua jokatu zuten, hemendik Aurrera kadeteekin egongo baitira. Taldeak omenaldi bat eskaini zien partidua bukatu ostean. Azkenengo emaitza: 30-13

KADETE MUTILAK

Partidu zaila eta gogorra jokatu zuten Bilboko Escolapios ikastetxean. Lesioak direla eta, 8 jokalariekin jokatu behar izan zuten. Hala ere, defentsa indartsua egitea lortu zuten; erasoan, ordea, erritmo falta somatu zen. Dena dela, gauza politak ikusi ahal izan ziren.

KADETE NESKAK

Norgehiagoka polita eta berdintsua jokatu zen iragan larunbatean Laudion. Lehenengo zatia oso berdintsua izan zen baina atsedenaldirako 5 minutu besterik falta ez zirenean Zuazok markagailuan 3 goletatik ihes egitea lortu zuten (8-11). Bigarrenean, ordea, defentsa indartsua eta Irene atezainaren geldiketen ondorioz Laudioko taldeak markagailuari buelta ematea lortu egin zuen. Azkenengo emaitza: 19-18. Gauzak horrela, multzoko bigarren postuan sailkatzea lortu dute.

SENIOR

Iragan larunbatean Laudioko Granja polikiroldegian Laudio B.C eta Deusto aurrez aurre aritu ziren. Partidu bortitz eta berdintsu honetan, kanpoko taldearen jokoa pibotean oinarritu zen. Etxeko taldea, ordea, baloiaren zirkulazio azkarrari eutsiz atsedenaldira 14-11ko emaitzarekin heldu zen. Honen ostean erakutsitako joko biziaren erritmoa jaitsi zen eta Bilboko taldeak markagailua irauli eta bi goleko errenta lortu bazuen ere, defensa gogorrari esker berdintzea lortu zen. Azkenengo markagailua: 25-25

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide