Eskubaloi klubeko maila guztietan partiduak izan ziren

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2017ko aza. 30a, 16:47
Kimu, haur, kadete, senior eta beteranoek norgehiagoka politak jokatu zituzten iragan asteburuan. Hona hemen partidu bakoitzaren kronika.

KIMUAK

Corazonistas talde indartsuaren aurkako partiduan, orain arte adierazitako aurrerapenak ez ziren hain erraz agerian geratu. Hala eta guztiz ere, poztasuna transmititzen jarraitzen dute edozein partiduren bukaeran.

HAURRAK

Ligako bigarren porrota baina sentsazio onekin atera ziren partidua bukatu ostean. Urte bat nagusiagoak diren jokalarien aurka jokatzen jarraitzen duten arren, Laudioko taldeak bere jokoa egiten jarraitzen du. Azkenengo emaitza: Corazonistas B 32-23 Laudo B.C  

KADETE MUTILAK

Loyola Jesuitas taldearen aurkako partidua, iragan larunbatean Bilbon jokatu zen. Laudioko taldeak atezain bat ez edukitzeak garesti ordaintzen ari du eta ondorioz zaila suertatzen zaie partiduak aurrera eramatea. Dena dela, partiduko zenbait uneetan oso joko bizi eta eraginkorra erakutsi zuten.

KADETE NESKAK

Laudio Eskubaloi Taldeko neskek Escolapiosen aurka garaipena lortu zuten pasa den larunbatean jokaturiko partiduan. Lehenengo zatian arabarrek, joko eraginkor eta gogorraren ondorioz, 7 goleko errenta lortu egin zuten. Bigarrenean, markagailuaren distantzia hori aprobetxatuz, zenbait froga egin ziren. Garaipen honi esker multzoko bigarren postuari eutsi egiten dio taldeak. Azkenengo emaitza: Escolapios 20-22 Eka Laudio

SENIOR

Garaipen garrantzitsua lortu zuten senior taldeko jokalariek Mirandan. Norgehiagokaren lehenengo minutuetan laudioarrek joko oso ona erakusteko gai izan baziren ere, Gartzenen lesioa eta gero, taldeak kontzentrazio falta pairatu egin zuen; ondorioz, markagailua berdintzen hasi zen. Bigarren zatian defentsa gogorraren eraginez Laudioko taldeak kontagailuan ihes egiteko aukera izan zuen baina etxekoak buelta eman eta bi goleko errentarekin jarri ziren lehia amaitzeko 4 minutu besterik falta ez zirenean. Une horretan Mirandako bi kanporaketen ondorioz, arabarrek emaitza berriro irauli eta garaipena lortu zuten. Conet19-22 Laudio B.C.

BETERANOAK

Laudioko Granja Polikiroldegian jokatutako partidua iragan igandean. Laudioko beteranoen taldea multzoko liderra da eta jokatu dituen norgehiagoka guztiak irabazi egin ditu. Laudio B.C 30-19 Deusto

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide