Asteburu atipikoa eskualdeko eskubaloian

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2017ko abe. 5a, 21:56

Klubeko mi mailetan besterik ez ziren partiduak egon. Mutilen kadete eta senior mailek etxean jokatu zuten Urdaibai E.T eta Loyola Deustoren aurkako partiduak.

Elurra zela eta, Arabako eskola kiroleko jardunaldiak bertan behera geratu ziren. Hori dela eta, kimu eta haurren arteko lagunartekoa jokatu zen iragan larunbatean Laudioko polikiroldegian. Bertan, hainbat froga egiteko eta ume guztiak elkarrekin jokatzeko eta gozatzeko aukera egon zen.

KADETE MUTILAK

Norgehiagoka zaila Urdaibai Eskubaloiaren aurka jokatu zuten pasa den igandean Laudioko Granja Polikiroldegian. Laudioko taldeak bere bertsiorik onena erakutsi behar izan zuen eta baloi bakoitzak borrokatu behar izan zituen partidua irabazteko. Azken aldian atezain jokatu duen Rene jokalariaren aportazioa azpimarratzekoa da. Azkenengo emaitza: Laudio B.C Eskubaloi Taldea 30-25 Urdaibai Eskubaloia

SENIOR

Loyola Deustoren aurkako partidua galdu egin zuen Laudio B.C Eskubaloi Taldeak iragan larunbatean Laudioko Granja Polikiroldegian. Norgehiagoka etxeko taldeak ezarritako erritmo biziarekin hasi zen. Gauzak horrela, lehenengo zatian Laudioko taldea markagailuan goitik ibili zen baina azken minutuetan pairatutako esklusio bikotzaren eraginez bilbotarrak gol bateko errentarekin ailegatu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian gauzak erabat aldatu ziren eta arabarrek, lehenengo uneetan gaizki aritu ondoren eta markagailua iraultzeko ahaleginak egin bazituzten ere, ez zuten haien helburua bete. Azkenengo emaitza: Laudio B.C Eskubaloi Taldea 22-28 Univ. Deusto Loyola

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide