Asteburuko eskubaloi jardunaldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2018ko urt. 25a, 21:17

Hona hemen asteburuak eskubaloi esparruan utzitakoa.

KADETE NESKAK

ZUAZO 23-23 EKA LAUDIO

Partidu polita Zallako polikiroldegian jokatutakoa. Etxekoak baino intentsitate handiagorekin ekin genion norgehiagokari eta horrek markagailuan ihes egitea lagundu zigun. Gero, partiduan sartu eta Zuazoko taldeak berdintzea lortu zuen. Bigarren zatia berdintsuagoa izan zen baina gure lehenengo lerroko bi jokalarien eragozpen fisikoek erritmo baxuagoan jokatzera eraman gintuen. Hala ere, azkenengo minutuetara bi goleko errentarekin ailegatu ginen baina erasoko erabaki txarren eta etxeko taldearen minutu onen ondorioz azkenengo markagailuan berdinketa nagusi izan zen.

KADETE MUTILAK

URDAIBAI E.T 22-33 LAUDIO B.C

Igandean jokatutako partidu honetan, nahikotxo kostatu zitzaigun lehiakorrak izatea. Lehenengo minutuetan bai defentsan zein erasoan oso geldirik egonda, nekez egin genezakeen defentsa eta eraso eraginkorrak. Hala eta guztiz ere, jokalariak norgehiagokan sartu ziren heinean, defentsa indartsuagoa eginez eta baloia azkarrago mugituz irabaztea lortu genuen.

SENIOR 

LAUDIO B.C 17-27- ARKARTZA CLARET

Senior taldearen porrota. Lehenengo minutuetan taldea trabatu egin zen; alde batetik eraso txarrak eta bestetik, kanpoko taldeak defentsa indartsua eginez. Lehen zatiko azkenengo minutuetan, Pablok, jokalari gazteak eginiko jokaldi ezin- hobeen ondorioz taldeko erasoa libratu egin zen. Bigarren zatian bi taldeen defentsak nagusitu ziren eta jokoa parekatu bazen ere, ezinezkoa suertatu zen kanpoko taldeak lorturiko errenta moztea. Pabloren lana azpimarratu nahiko genuke. Lanean jarraitzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide