KADETE NESKAK
Udaberriko Txapelketako bigarren porrota Laudioko kadete neskentzat. Taldeak, lesionatuta dabilen jokalarien falta somatu egin zuen. Lehenengo zatia oso berdintsua izan zen baina azkenengo minutuetan kanpoko taldeak 0-6ko partziala sartu zuen eta atsedenaldian zegoen markagailua 5-12koa izan zen. Baloi galerak eta erasoko eraginkortasun ezak markagailuari buelta ematea eragotzi zuen. Denboraldi hasierako jokoa asko hobetu badute ere, talde honek askoz gehiago eman dezakeela argi dago. Orain lesionatuta dauden jokalariak berreskuratu beharra dago. Lanean jarraitzera. Azkenengo markagailua: Eka Laudio 16-28 Basauri
SENIOR
Urdaneta talde sendoak garaipena lortu zuen iragan larunbatean Laudioko Granja Polikiroldegian. Loiukoek ate aurrean izugarrizko eraginkortasuna erakutsi zuten eta Laudioko taldeko erasoa nahiko trabatuta egon zen norgehiagoka osoan zehar. Azkenengo markagailua: Laudio B.C 26-43 Urdaneta