Asteburuko eskubaloi jardunaldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2018ko mai. 22a, 13:46

Hona hemen asteburuaren nondik norakoak eskubaloiari dagokionez.

KADETE NESKAK

EKA Laudioko neskek bi partidu izan zituzten iragan asteburuan. Larunbatean, Kadete mailako Araba kopako finala jokatu zuTen Eharialdearen aurka. Norgehiagoka hau oso estua izan zen bi taldeek plazaratutako jokoaren ondorioz. Laudioko nesken defentsa indartsuak lehenengoko zatiko parte handi batean markagailuan aurretik egotea ahalbidetu zuen, baina aulkian zeuden jokalari kopuru urria zela eta, Gasteizko taldeak emaitzari buelta emateko aukera eman zuen eta lehenengo zatia 13-10 amaitu zen. Atsedenalditik bueltan, laudioarrak indarberrituta atera ziren eta partidua bukatzeko 10 minutu besterik falta ez zirenean gol bat behetik zeuden. Alabaina, erasoko bost jokaldi jarraietako jaurtiketak zutoinean jo zuten eta Eharialdeako neskek ez zuten hutsik egin. Hortaz, partidua 25-19 ko emaitzarekin bukatu zen. Zorionak Eharialdeako neskei erakutsitako jarrera eta jokoagatik!

Bigarren partidua igandean jokatu zen Errotabarri taldearen aurka. Laudioko neskek garesti ordaindu zuten aurreko egunean eginiko esfortzua, eta gainera aulkian jokalari bat egonda, lan gogorragoa egin behar izan zuten. Lehenengo zatia 3-12 amaitu zen. Partiduan zehar 12 gol kontrako errenta izan bazuten ere, azkeneko emaitza 15-20 koa izan zen.

BETERANOAK

Laudioko beteranoek beste behin Bizkaiko kopako finala jokatuko dute Barakaldon kokatzen den Lasesarre polikiroldegian. Partidu hau datorren igandean (hilaren 27an) izango da 16:30etan Urdaibai taldea garaitu zuen Leioaren aurka. Laudioarrek Loyola Urdulizen aurka jokatu zuten. Partidu osoan zehar joko bizia eta kontra eraso ugari eginda, 10 goleko errenta lortu zuten 60 minutuak igarota. Azkenengo emaitza: 39-29. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide