BETERANOAK
Laudio B.C Eskubaloi Taldeko beteranoek ezin izan zuten Lasesarren jokatu zen Bizkaiko kopako finala irabazi. Leioako taldeak igartze handiagoa izan zuen jaurtiketetan, batez ere lateralak. Gauzak horrela, kopako bigarren postuan sailkatu ziren Laudioko mutilak. Talde garaileari zorionak ematea besterik ez dago. Azkenengo emaitza: Leioa 33-27 Laudio B.C
KADETE NESKAK
Denboraldiko azken partidu ofiziala jokatu zuten EKA Laudioko neskek Galdakaoren aurka. Nahiz eta berriro ere 8 jokalarirekin egon, norgehiagoka irabaztea lortu zuten. Dena den, 60 minutuak doitasun ezaz beterik egon ziren. Azkenengo emaitza: Galdakao 18-19 EKA Laudio.