Laudio B.C Eskubaloi Taldeko zenbait neska eskubaloi esperientzia berria bizitzen ari dira. Izan ere, estatuko txapelketa jokatzen dabiltza Zuazo Klubeko jokalariekin batera. Lehiaketa horrek Zaragoza Cup du izena eta hiru euskal ordezkari daude talde honetaz aparte: Loyola Indautxu (Bilbo) eta Anaitasuna (Iruñea).