SENIOR
Denboraldiko lehenengo garaipena lortu zuen Senior taldeak iragan larunbatean Mungian jokatutako partidan, gehienbat erakutsitako defentsa indartsuari esker. Erasoan hegaleko jokalariak nabarmendu ziren eta defentsan pibot eta erdilariak. Garaipen honek taldeko hobekuntza dakar.
GAZTEAK
Denboraldiko bigarren partidan ezin izan zuten garaipenik lortu. Hala eta guztiz ere, taldeak aurpegia eman zuen eta azkenengo momentura arte borrokatu egin zen.
KADETE NESKAK
EKA Laudioko neskek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten Arrasate Eskubaloiaren aurka. Gipuzkoarrak eskubaloian hasiberriak izanik, ohikoak ez ziren postuetan jokatzeko abagunea egon zen, baita lesionatuak berreskuratzen joateko ere.
KADETE MUTILAK
Etxean jokatzen zen denboraldiko lehenengo partida izanda, mutilak nahiko urduri jokatu zituzten lehenengo minutuak. Behin urduritasuna gailenduta, eskubaloi azkarra eta oso eraginkorra jokatzeari ekin zioten.