Gazte mailako jokalarien borroka grina azpimarragarri

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2018ko urr. 31a, 15:11

Emaitzei begira asteburu nahiko kaskarra izan da. Dena den, taldeen lehiakortasuna agerian dagoela argi eta garbi dago. Hona hemen asteburuak eskubaloi esparruan utzi dituen nondik norakoak.

SENIOR
Partida kaskarra jokatu zuen Senior taldeak Loiola Indautxuren aurka. Lehenengo 10 minutuetan berdintasuna nagusitu arren, Arabarren baloi galerek eta aurkarien kontraerasoek markagailuan diferentzia handia ezartzea ahalbidetu zuen. Bigarren zatian maila zertxobait hobetzeak ezin izan zuen Bilbotarren garaipena ekidin.

 

GAZTEAK
Nahiz eta gazte mailako taldea partida galdu, beti erakusten duten jarrera adierazi zuten; baloi bakoitza azkenena balitz bezala borrokatu eta buru- belarri garaipenaren bila aritu ziren azkenengo minutura arte. Barakaldo bezalako talde indartsua aurrean izatea eta aldaketa gabe jokatu beharra ez zen aitzakia izan eta markagailua berdintsu mantentzea lortu zuten, azkenengo 15 minutuetan izan ezik. Jokalari guztiak zoriondu beharra daukagu erakutsitako jarrera baikorragatik. Segi lanean!

KADETE NESKAK
EKA Laudioko neskek garaipena lortu zuten Gasteizko Eharialdea taldearen aurka. Defentsako indar eta efikaziak partidaren nondik norakoak markatu zuen. Bestalde, erasoko jokoa landu eta hobetzeko bidean daude.

KADETE MUTILAK
Mutilek norgehiagoka polita jokatu zuten Miranda de Ebron. Laudioko taldea partidako zati handi batean erakutsitako defentsa indartsuari esker markagailuan agintzen joan bazen ere, 5 minuturen faltan Mirandako taldea gainetik jarri zen. Azkenean Laudioko mutilek ezin izan zuten garaipenik lortu. Hala eta guztiz ere, hobetzeko bidean daudela antzematen da. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide