EKA Laudioko neskek denboraldiko partidu guztiak irabazi dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2018ko aza. 14a, 13:16

Orokorrean asteburu eskasa izan arren, azpimarragarria da EKA Laudioko nesken lana denboraldi honetan. Senior, beterano, gazte eta mutilen kadete mailatan ere norgahiagokak izan ziren. Hona hemen kronikak.

SENIOR
Senior taldeak porrot gogorra jaso zuen iragan igandean Urdanetan jokatutako norgehiagokan. Taldea justu xamar joan zen partidua jokatzera, eta gainera erdilari eta alboko jokalari bik lesioa sufritu zuten. Ondorioz, bigarren zatian, ohikoak ez ziren postuetan jokatzera behartuta egon ziren hainbat jokalari. Egoerak hauek gainditu eta altxatu beharra daukagu!

GAZTEAK
Denboraldiko laugarren porrota jaso zuen gazte taldeak pasa den igandean jokatutako partiduan, Bilboko Beltzagorri taldearen aurka. Haien defentsa gainditzeko talde- lanean aritu beharrean indibidualki jokatu zen eta gainera, ate aurrean akats ugari egon ziren. Era berean, defentsako beharra nahiko ahula izan zen. Porrot honek lanean jarraitzera behartzen gaitu, gogor gainera!

KADETE NESKAK
Nesken kadete taldeak menderatu gabe jarraitzen du denboraldi honetan iragan larunbatean jokatutako partiduaren ostean. Mutrikuko Jauja taldeak, hasiera batean 3-3ko defentsa planteatuta gogor ekin zion baina behin zailtasun hori gailentzeko jokoa eginez, markagailuan ihes egitea lortu zuten Laudioko neskek. Gipuzkoarrek beste defentsa mota batzuk jarri arren, gureak horiek garaitu eta partidua irabaztea lortu zuten. Azpimarragarria Gipuzkoarrek erakutsi zuten lehiakortasuna.

KADETE MUTILAK
Mutilen kadete taldeak Egia garaitzea lortu egin zuen bigarren zatian erakutsitako defentsa indartsuari esker. Partidua orokorrean berdintsua izan zen, horren erakusle atsedenaldiko 11-11ko markagailua ikusita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide