Asteburu positiboa eskualdeko eskubaloi esparruan

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2018ko aza. 20a, 16:44

Garaipen garrantzitsua lortu zuen Senior taldeak. EKA Laudioko neskek denboraldi eredugarria egiten jarraitzen dute eta kadete mutil zein haur mailek irabaztea lortu zuten. Gazte mailakoek astebururo adierzitako jarrera eredugarriari eusten dioten bitartean, kimuek eskubaloi munduan murgiltzen hasiak dira. Jarraian kronikak:

SENIOR
Garaipen landua lortu zuen senior taldeak pasa den igandean Mungia Butroiren aurka jokatutako norgehiagokan. Taldeak 6 jokalarien hutsunearekin partidari aurre egin zion eta bai erasoan baita defentsan erakutsitako joko indartsuari esker garaipena lortu zuen. Azpimarragarria atezainen geldiketak, defentsako erdilarien papera eta erasoko arrakasta zein hegaleko jokalarien esku ona.

GAZTEAK
Sumintzen duen porrota jaso zuen gazte taldeak Trapagaranen aurka jokatutako partidan. Norgehiagoka ona jokatu zuten Laudioko mutilek, astebururo erakusten duten borroka grina adierazi zuten eta azkenengo minutura arte irabazteko aukerak izan zituzten. Aldaketak ez edukitzea erabakiorra izan zen. Eskerrak eman behar diegu agerrarazitako jarrera eredugarriagatik.

KADETE NESKAK
Garaipen erosoa lortu zuten EKA Laudioko neskek haien norgehiagokan. Lehenengo zatian defentsa laguntzei eta erasoko joko azkarrari esker markagailuan ihes egin zuten. Ondorioz,  bigarren zatian lasaiago jokatzeko aukera egon zen.

KADETE MUTILAK
Garaipena lortu zuten kadete mutilek Hernanin jokatutako norgehiagokan. Taldeak nagusitasun fisikoa baliatuz partida aurrera atera zuen. Lehenengo zatian talde lana nagusitu zen; bigarrenean ordea, indibidualismo gehiagoz jokatu egin zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide