Asteburuko eskubaloi jardunaldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2019ko ots. 13a, 18:07

Senior, gazte eta kadeteen partiduetako laburpentxoak:

SENIOR
Norgehiagoka polita jokatu zuen senior mailako taldeak iragan asteburuan Laudioko Granja kiroldegian Kadaguaren aurka. David atezainaren geldiketei esker kontra- eraso ugari egin ahal izan ziren eta horrela jokoa nahiko bizkortu zen. Laudioko taldeak ederto jokatu zuen. 

GAZTEAK
Partidu itzela jokatu zuten gazteak iragan igandean Granja kiroldegian. Nahiz eta Loiola Indautxu bezalako talde potentea aurrean izan, etxeko jokalariak ez ziren kikildu eta defentsa indartsua eta eraso eraginkorra erakutsiz partiduan mantendu egin ziren azkenengo minutuetara arte. Dena den, aldaketa faltak zirela medio, azken txanpa horretan arnas falta somatu zuten eta kanpoko taldea garaile atera zen. Beti bezala eredugarria jokalari hauek erakutsi zuten jarrera eta eskubaloi maila. 

KADETE NESKAK
Garaipen landua lortu zuen EKA Laudio taldeak Jauja Sagarmina taldearen aurka. Hasierako minutuetan pase akats ugari egin bazuten ere, lehenengo zatiko azken minutuetan errenta lortu zuten Laudioko neskek. Hala ere, kanpoko taldeak ez zuen amore eman eta lehenengo zatia ez zen alde handiarekin bukatu. Bigarrenean ordea, Zenaide lesionatu egin zen baina etxeko taldeak nahiz eta aldaketarik gabe jokatu joko onari eutsi zion eta garaipena erdietsi zuen. 

KADETE MUTILAK
Garaipen borrokatua lortu zuten kadete mutilek Miranda de Ebroko Coneten aurka. Lehenengo 10 minutuetan berdintasuna nagusi izan bazen ere, Laudioko jokalariak islatutako joko bizi eta eraginkorrak markagailuan ihes egitea ahalbidetu zuen. Berri txar bakarra Joseba Gotiren lesioa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide