Asteburuko eskubaloi jardunaldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2019ko ots. 20a, 14:56
Senior, gazte eta kadete mailako partiduen laburpentxoak:

SENIOR
Pasa den larunbatean Laudion jokatutako partida ez zen behar bezala bukatu. Izan ere, etxeko taldeak 7 gol irauli zituen baina norgehiagokako azkenengo jokaldian baloia galdu eta gol batez galdu egun zuen. Hala ere, taldeak itxura oso ona erakutsi zuen defentsa indartsua eginez. Lanean jarraitu beharra dago!


GAZTEAK
Norgehiagoka ona jokatu zuen gazte taldeak Basaurin pasa den larunbatean. Bigarren zatiko erdialdera arte hortxe- hortxe ibili ziren, baina azkenean, neke fisikoa pairatuta (aldaketa bakarra izanik), etxeko taldeak kontra eraso ugari egin zituen eta markagailuan ihes egin zuen.


KADETE NESKAK
EKA Laudioko neskek denboraldiko lehenengo porrota sufritu zuen Hernanin. Lesioak lesio eta Irene atezaina faltan izanda ere, azkenengo momentura arte borrokatu zuten. Izaroren debuta azpimarragarri, Hernaniko taldea zoriondu beharra dago. Lanean segi!


KADETE MUTILAK
Lehenengo zatian dena ondo egin zuten, defentsa indartsua eta eraso eraginkorra erakutsiz. Bigarrena ordea, erabat ezberdina izan zen eta etxeko taldea kontra eraso ugari eginda, markagailuan gailendu egin ziren.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide