SENIOR
Norgehiagoka trabatua iragan larunbatean Miranda de Ebron izandakoa. Erasoko joko jarraia bermatzea kostatu egin zen, bigarren marra endurtua baitzegoen. Gainera, defentsa ez zen pasa den partidakoa bezain indartsua izan. Jokalari gazteek minutuak partekatu zituzten eta minutu zailenetan taldeari sosegua eman zioten. Azpimarragarria Jesus atezainaren lana, haren adorea ate azpian ezinbestekoa izan baitzen garaipena lortzeko.
GAZTE NESKAK
EKA Laudio taldearen garaipen hau defentsan jardundako laguntza perfektuen ondorioz bermatu zen; honek baloien berreskurapen ugari lortzea ahalbidetu zuen. Era berean, aipatu beharra dago etxeko taldeak erasoko jokaldi politak burutu zituela. Dena den, esan bezala, gure neskek baloi asko lapurtu eta kontra eraso ugari egin zituzten; modu honetan eta konbinazioetan oinarritutako jokoa burutuz, markagailuan ihes egin zuten azkenengo emaitza lortu arte.
KADETE MUTILAK
Liga txapelketako lehenengo norgehiagoka honetan, Laudioko kadeteak 30-35 gailendu ziren Erromori. Hasieratik azkar jokatu zen eta markagailuan ihes egin zuten. Partida bukatzeko 10 minutu falta zirenean, etxeko taldeak defentsa aurreratua eginez tartea murriztea lortu zuen baina Ian entrenatzaileak bi time out eskatu eta dena zegoen lekura bueltatu zen. Debut eta aurpegi ona gaztetxoek erakutsi zutena.