SENIOR
Porrot gogorra jasan zuen senior taldeak iragan igandean jokatutako partidan. Hasierako zehaztasun faltak konpondu ostean markagailuan aurretik jartzea lortu bazuten ere, lehenengo zatiko erdialdean egindako akatsen ondorioz taldea partidatik at geratu zen. Bigarren zatiko erreakzioaren ondorioz markagailuari buelta emateko aukerak zeudela pentsatu zen baina jokalari garrantzitsuen faltak erabat somatu egin ziren. Azpimarragarria taldearen jarrera eta bereziki jokalari gazteen erantzukizuna, oraina eta etorkizunaren pieza garrantzitsuenak baitira.
GAZTE NESKAK
EKA Laudioko nesken denboraldiko bigarren garaipen hau, lehenengo zatian erakutsitako defentsa eraginkorragatik gauzatu zen (16-6). Zenaide eta Swati jokalarien lesioak tartean, bigarren zati osoa aldaketarik gabe jokatu behar izan zuten, eta honekin batera, Etxebarriko taldearen jokoa hobetu egin zen. Partida bukatzeko 5 minutu falta zirenean 2 goleko aldea zegoen baina azkenengo oldar bati esker 4 goleko tartea zabaltzea lortu zuten Laudioko neskek.