Asteburuko eskubaloi jardunaldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2019ko urr. 22a, 17:43

Senior eta gazte neskek porrota jasan zuten bitartean, kadete mutilek eta haurrek garaipena lortu zuten. Hona hemen norgehiagoka bakoitzaren laburpentxoa.

SENIOR
Denboraldiko bigarren porrota jaso zuen senior taldeak iragan larunbatean Gasteizen jokatutako norgehiagokan. Partida guztian zehar leihakorrak izatea lortu bazuten ere, bigarren zatiko lehenengoko minutuetan burututako joko txarraren ondorioz, Coras taldeak markagailuan aldea ireki zuen azkenengo emaitza lortu arte. Partida osoan zehar erakutsitako erregulartasunagatik zoriontzea besterik ezin dugu egin.

GAZTE NESKAK
Denboraldiko lehenengo porrota gazte neskentzako. Taldeak zenbait jokalariren falta somatu izan zuen. Lehenengo zatia nahiko parekatua izan zen baina azkenengo jokaldietan etxeko taldeak kontra erasoak burutu zituen 4 goleko errenta lortuz. Bigarren zatian, Durangoko neskek  defentsako maila igo zuten eta trantsizioetako abiadura handiagotuz markagailuan alde handiagoa irekitzea lortu zuten. Jokalari lesionatuak berreskuratu beharra dago. 

KADETE MUTILAK
Garaipen berria lortu zuten gaztetxoek iragan larunbateko norgehiagokan. Funtsean, markagailuak garrantzi gutxi izan zuen eta hobetu beharreko zein mantendu beharrekoak garrantzi handia hartu zuten. Lanean jarraitu beharra dago hazten jarraitzeko.

HAURRAK
Eharialdea B taldearen aurkako partida hau oso parekatua izan zen. 11-11 izan zen lehenengo zatiko markagailua. Bigarren zatian ordea, defentsaren maila igotzeak garaipena eskuratzea ahalbidetu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide