Asteburuko eskubaloi jardunaldiaren kronika

Erabiltzailearen aurpegia Laudio BC 2019ko abe. 17a, 21:53
Senior, gazte nesken eta kadete mutilen partidetako laburpentxoak irakurgai.

SENIOR
Norgehiagoka trabatua iragan igandean jokatutakoa. Mungiarrak partida osoan zehar markagailuan gainetik egonda ere, Laudioko taldeak jarrera baikorra erakutsita, irauli eta partida irabaztea lortu zuen. Pabloren emanaldia goraipatu nahiko genuke, atezaina ez izanda, sekulako geldiketak egin zituen.

GAZTE NESKAK
Pasa den larunbatean jokatutako partida hau bi taldeetako edozeinek irabazi ahal izan zuen. Talde durangarrak joko ona erakutsi bazuen ere, Laudioko taldeko defentsa hobeagoa izan zen. Lehenengo zatia 11-12 bukatu zen. Bigarrena berdin hasi zen baina bukatzeko 10 minutu falta zirenean 3 defentsa on eta 3 golen ondorioz markagailuan ihes egiteko abagunea ireki zen.
Azpimarragarria etxeko taldeak eginiko defentsa lan ona eta kanpoko taldeak erakutsitako talde lan oparoa.

KADETE MUTILAK
Hasieratik Laudioko taldeak kontra eraso zein trantsizio motzak eginez eraginkortasun handia erakutsi zuen. Defentsan ordea, irregulartasuna nagusitu zen eta horrek gol nahikotxo pairatzea ahalbidetu zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide