GAZTE NESKAK
Udaberriko txapelketaren lehenengo norgehiagoka porrotean bukatu zen aurrean izan genuen taldeak erakutsi zuen erritmo eta intentsitate altuari esker. Lehenengoko minutuetan berdintasuna nagusi izan bazen ere, 5-1eko defentsaren aurrean blokeatu egin ginen eta zenbait minutu golik sartu gabe egon ondoren, Udaibaiko neskek markagailuan ihes egitea lortu zuten.
Kanpoko taldeak 9 goleko errenta lortu bazuen ere, bigarren zatian zehar geure eraso eta defentsa maila igota, poliki-poliki markagailua iraultzen joan ginen 2 goleko aldea lortu arte. Azkenengo bost minutuetan ordea, zenbait gol jaso izan genuen. Amaieran: EKA Laudio 19- Urdaibai E.T. 25
KADETE MUTILAK
Garaipena lortu bazuten ere, Indautxuko taldea oso leihakor agertu zen eta norgehiagoka polita ikusi ahal izan zen. Amaieran Loiola Indautxu 33 - Laudio B.C. 38