Erandioren aurkako norgehiagoka nahiko zaila izan zen; izan ere, talde nagusia izanik, denbora kontrolatzeko eta akatsak ñimiñotzeko gaitasun handia daukate. Berriro ere, Pablo atezain lanetan ibili zen Jesus lesionatuta baitzegoen. Nahiz eta bigarren zatian erreakzionatu, taldea ez zen gai izan bere jokoa gauzatzeko eta honek geure arerioei lanak erraztu zizkion. Lanean jarraitu beharra dago.
GAZTE NESKAK
Aste honetan bi partida jokatu zituzten gazte neskek. Asteazkenean, atzeratutako norgehiagoka Euskal ligatik jaitsi berri den Urdulizen aurka. Talde potentea zela bagenekien, gu baino indartsuagoa eta azkarragoa, alegia. Hala eta guztiz ere, lehenengo zatiko 25. minutura arte berdintasuna nagusi izan zen; zenbait akatsen ondorioz, ordea, talde bizkaitarrak markagailuan ihes egitea lortu zuen (11-14). Bigarren zatian, Urdulizeko taldeak defentsa gogortu eta horrek gure jokoa egitea ekidin zuen. Azkenean, talde indartsuago baten aurkako porrota, baina lehenengo zatian adierazitakoaren ondorioz, pozik egoteko moduko partida.
Asteko bigarren norgehiagoka, Ermuan jokatu zen Errotabarriren aurka. Lehenengo minutuetan bi taldeek akats ugari egin zuten. Time out baten ondorioz, geure taldeak defentsa indartu eta 4 goleko errenta lortu zuen. Bigarren zatia antzekoa izan zen; lehenengo minutuetan huts ugarik Errotabarri taldeak berdinketa lortzea ahalbidetu zuen. Beste time out baten ondorioz, defentsa taxutu eta 4 goleko errenta lortu genuen, azkenengo emaitza hori izanik.