Pasa den maiatzaren 19an, Orbeko etxean Maria Francisca Mas Rierak idatzitako 'Escalantes' liburuaren aurkezpena antolatu zuten. Liburu honetan idazleak hainbat emakume eskalatzaileren bizipenak elkartu ditu, beti ere ikuspegi feminista batetik. Emakume eskalatzaile horiei egindako elkarrizketetan oinarrituta dago eta gai amankomun batzuen inguruan: amatasuna, kirolaren onura, gizarte-rolak eta harremanak…
Aurkezpenak bi atal izan zituen. Lehenik eta behin dinamika ez mistoa egin zen, non emakumeentzako bakarrik prestatutako aktibitatean parte hartu genuen. Bertan emakumezko bezala eskaladaren munduan izandako gure esperientziak partekatzeko aukera izan genuen, baita liburuan agertzen diren emakume eskalatzaileen esperientziei buruz ere hitz egiteko parada.
Ondoren liburuaren aurkezpena izan zen, oraingo honetan jende guztiarentzako aktibitate irekia. Maria Franciscak liburuaren inguruko xehetasunak azaldu zizkigun; ideia nondik atera zen, liburuak leku desberdinetan izandako harrera, argitalpenaren ondorengoak… Idazleari galderak egiteko eta kezkak adierazteko aukera ere izan genuen, mokadutxo batekin eta edateko zerbaitekin lagunduta.
Urte asko eman ditut eskalatzen, eta Orbekoko boulderraren erabiltzailea izaten. Azken boladan bertaratzen den eskalatzaile kopurua handitu egin da, eta aspaldiko partez ez bezala, gehiengoa emakumezkoak. Horregatik giro eta sinergia berriak sortzen dabiltza Orbeko Etxean. Emakumezko bezala, oso positibo ikusten dut guztiontzako espazio erakagarria izatea.
Etor daitezela horrelako dinamika eraikitzaile gehiago espazio honetara!!! Eta ateak zabalik egon daitezela, denok giro on eta inklusiboan eskaladaz eta bere munduaz gozatzeko!!!