IRITZIA

“Blackface”

Erabiltzailearen aurpegia Leo Alves 2022ko urt. 4a, 06:00

Ohikoa bilakatu da "blackface-a" Errege Magoen kalejiretan. / Adrian Scottow

"Blackface" kontzeptuaren inguruan iritzi artikulua plazaratu du Leo Alves gazte laudioarrak.

“Blackface”-a ez da zerbait berria. Berez, badaude arraza beltzaren gaineko horrelako irudikapenak   Shakespearen garaian ere egiten zirenaren zantzuak. Egiatan, zertan datza “blackface”-a? Pertsonai arrazializatuak irudikatzeko baliatzen zen, beltzak esklabuak ziren garaian. Pertsona zuriek beltzez margotzen zuten gorputza eta modu iraingarri eta exajeratuan antzezten zuten, beltzen kolektiboari burla eginez. Estereotipoak sortzen hastea eragin zuen horrek. Horietako asko presente daude oraindik gure gizartean, eta kolektibo oso baten gaineko  desinformazioa sortzeko baino ez dute balio. Horrek laguntzen du pertsona arrazializatuek oraindik pairatzen dugun arrazismoa eratzen. 

Mota horretako irudikapenak oraindik existitzen dira gaur egun, pertsona zuri bat kontratatzen denean pertsona arrazializatu bat antzezteko, pertsona zuriak Baltasarrez edo gospel abeslari batez mozorratzen direnean eta aurpegia beltzez margotzen dutenean grazia egiteko, txinatarren mozorroekin gertatzen den bezala; edo margotu egiten zaituztenean ez zarelako “nahikoa beltza” Baltasarrez egiteko, niri gertatu zitzaidan bezala. 

“Blackface”-ak dugun arrazismoa iraunarazten laguntzen du, pertsona arrazializatuak bultzatzen dituelako eguneroko bizitzan nola jantzi edo nola jokatu neurtzera, indarkeria berbal edo fisikoa ez pairatzeko. Mota horretako ohiturak duela denbora asko sortu ziren eta ulergarria da mota honetako arrazismoa konturatu gabe egitea, informazio falta baduzu eta zure inguruan ordezkaritza arraziala falta bada, baina bada garaia arraza eta kultura beltza mozorro bat bezala tratatzeari uzteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide