Padura auzoan dago kokatua Malatu aretxa, Luiaondon. Historian izandako garrantziagatik omendu zuten atzo.
Hontzuriak argazki elkarteko kideen esanetan, herriko eta inguruetako jende ugari bertaratu zen ekitaldira. 12:00etan izan zen hitzordua, eta bertan Felix Mugurutzak zuhaitzaren historiaren nondik norakoak azaldu zituen. Besteak beste, Maite Alonso Luiaondoko Batzar Administratiboko lehendakariak, Gentza Alamillo Aiarako alkateak eta Ramiro Gonzalez Vicente Arabako Diputatuak hartu zuten parte ekitaldian.
Azalpenen ondotik lore eskaintza egon zen, ordezkari instituzionaleen hitzartzeak eta gero. Hala, aurreskuarekin batera inauguratu zuten Malatu aretxaren aldameneko plaka eta argipen panela. "Egiten duen lan hezitzaileagatik eta ondarea zabaltzeagatik Foruen liburua oinarri duen monumentuaren erreprodukzioa eman zioten Felix Mugurutzari", kontatu du Laura Guerrerok. Horrez gain, kantu taldeak zenbait abesti interpretatu zituen. "Gero, herriko tabernetatik ibili ginen Florentxu eta bere taldearen musikaz gozatzen jarraitzeko".
Erredakzioa: Izar Mendiguren Cosgaya
Argazkiak: Hontzuria Argazki Kluba (Modesto Marin eta Laura Guerrero)