still walking (Oinez). Japonia (2008)

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa 2010ko ots. 11a, 01:02

Lehenengo eta behin, bihotzez eskertzea baztertxo hau betetzeko aiaraldea.com-ek egin didan gonbitea. Izan ere, proposamenari uko egitea zinez zaila zen, behintzat niretzat. Zelan ez onartu baina horren gustuko dudan gai honen inguruan, zinearen inguruan hain zuzen ere, idatzi eta mintzatzeko aukera? Ezinezkoa zen!

Lehenengo eta behin, bihotzez eskertzea baztertxo hau betetzeko aiaraldea.com-ek egin didan gonbitea. Izan ere, proposamenari uko egitea zinez zaila zen, behintzat niretzat. Zelan ez onartu baina horren gustuko dudan gai honen inguruan, zinearen inguruan hain zuzen ere, idatzi eta mintzatzeko aukera? Ezinezkoa zen!

Nire hasierako asmoa proiektu hau abian jartzean hauxe da: zinearen inguruko kontuez artitzea, hots, pelikulak gomendatzea- bai egungoak, bai eta betiko klasikoak ere-, zinearen inguruko berriei lekutxo bat egitea, Aiaraldean zinearen inguruan mugitzen denaz mintzatzea... Laburbilduz, zinemazaleok elikatzeko, asetzea ezinezkoa baita, geure mahai zumetxo honen gainean noizean behin zeozer jartzea.

Harira joateko ordua iritsi zaidala uste dut eta gaurkoan pelikula bat gomendatzea gustatuko litzaidake. Ez da gaurko hau, dena den, gomendio erraza, ez. Bihotzez gomendatu nahi dizuedan pelikula Still Walking (Japonia, 2008) da. Eta ez da gomendio erraza bi arrazoirengatik, gehienbat:

-Alde batetik, gaur egun ez dut uste ikusteko aukera handirik egongo denik. Ez etxean, bideoklubetan aise topatzen diren pelikula horietako bat ez baita, ezta zine-aretoetan ere, nahiko berria izanik, nola ez den normalean zirkuitu komertzialetan ikusten diren mota horietakoa, karteldegitik berehala desagertu zelako.

-Beste alde batetik, aukera izanda ere, ikusleari ahalegin bat eskatzen dio. Ez da inongo arazorik gabe ikus daitekeen pelikula sinple bat. Ohituta gaude Estatu Batuetako zinea ikusten eta hau beste zerbait da. Hemen gauzak beste erritmo batean kontatzen dira, ikusleak nolabaiteko maila kulturala duela pentsatzen dute eta, hortaz, ez digute dena eginda ematen, geure aldetik zertxobait jarri behar dugu. Eta hau batzuetan, nik kontrakoa pentsatzen dudan arren, pelikularen aurkako argudio bilakatzen da.

Noizbehinka zera entzuten da pelikula baten inguruan: Pelikula beharrezkoa da. Nik ez dakit hau filmearen aldeko argudio den ala ez. Batzuetan, komeni baino gehiagotan zoritxarrez, pelikularen kalitate eskasa estaltzeko erabiltzen delako. Ez da guarko pelikularen kasua, inondik inora. Hala ere, beharrezkoa izatearen arrazoia argitu behar delakoan nago. Ez da beharrezkoa historiako tarte ilun bat gogora ekartzen duelako edo bereziki krudela den egoera bat salatzen duelako. Beharrezkoa da, beste kultura bat ezagutzeko parada ezinhobea eskeintzen digulako, baizik. Funtsean, guztiz unibertsala den gai baten inguruko kontakizuna dugu, familia baten kideen arteko harreman gatazkatsuen berri ematen digu; baina hori bai, familia hori Japonian bizi da eta euren kultura eta gurearen arteko aldea ikaragarria da. Nire ustez pelikula honek maisuki betetzen du zineak duen eginkizunetako bat: erabat didaktikoa da. Mundua ezagutzen laguntzen digu, beste txoko batean bizi den jendearen bizimoduaren berri emanez.

Bukatzeko, gomendio bat. Ahal baduzue jatorrizko bertsiooan ikusi, arren. Azpitituluak irakurtzean hainbat bitxikerirekin konturatuko zarete. Hala nola, poza edo haserrea adierazteko erabiltzen duten tonuak ez duela inongo zerikusirik geuk erabiltzen dugunarekin.

Pelikulaz gozatuko duzuelakoan, hurren arte!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide