Quique Gonzalez– DAIQUIRI BLUES

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa 2010ko ots. 12a, 01:02

Musikari buruz hitz egin eta gomendioak egiteko tarte bat uzten dizutenean bi sentsazio kontrajarri izan ditzakezu: poza eta ardura. Poza, zure irizpideak, tabernetako eztabaidetan-eta hainbestetan gutxietsia izan denak, merezitakoa baino oihartzun handiagoa izango duelako, eta ardura, edozein gomendiok munduko gainerako musika guztia baztertzea eta, beraz, %99,9 ko diskriminazioa suposatzen duelako.

Musikari buruz hitz egin eta gomendioak egiteko tarte bat uzten dizutenean bi sentsazio kontrajarri izan ditzakezu: poza eta ardura. Poza, zure irizpideak, tabernetako eztabaidetan-eta hainbestetan gutxietsia izan denak, merezitakoa baino oihartzun handiagoa izango duelako, eta ardura, edozein gomendiok munduko gainerako musika guztia baztertzea eta, beraz, %99,9 ko diskriminazioa suposatzen duelako.

Ez dakit zer dagoen modan londresen, ez dakit zer pintxatzen duten etxekalten, azkena rockeko talde asko eta asko hinduisten jainkoak bezain ezezagun zaizkit… baina, badakit, musika, printzipioz errealitatearen errepresentazio izatetik urrunen dagoen adierazpide artistikoa izanda ere, giza-izatearen erraietatik oso hurbil sentitzen dudala.

Intro sasi-estetiko honen ostean, hamabostaldi honetako proposamena aurkeztuko dizuet: Quique Gonzalez, Auzoko Aristokraziarekin ala gabe. Batzuek Olentzero nola, horrela itxaroten dugu askok Quiqueren bisita negua iristen denean; negu parteko musikaria baita, aretoetakoa, jaka eta galtza luzeekin entzutekoa. Eta aurten bisita bikoitza izan dugu, Bilbon eta Iruñean zuzenean, eta “daiquiri blues” disko berria dendan, pendrive-an, spotifyn, besapean. Bilbon entzuteko aukera izan genuenok bere rockanrollaren malenkonia orekatuak sortzen duen unibertso horretan gozatzeko aukera izan genuen, literaturaren eta rockaren emozioetan flotatzekoa. Eta bertan izan ez zinetenok (sentitzen dut) galdu egin zenuten emanaldi noble hura, Bide Ertzeanekoekin konexioa, “Los conserjes de noche” falta zuen errepertorioa, noizbait mitiko izango diren abesti berrien aurkezpena, eta irabaziko zenituzten, akaso, 3 euro eta erdi edango zenuketen garagardo bakoitzagatik.

Bere musikaz zer esan? Bada, ekialdeko erlijioetara bueltatuz, Yin eta Yan madrildarraren aurrean gaudela. Nashvillen grabatu duen azken diskoak, izan ere, “Daiquiri blues” du izena, baina ez da kasualitatea, aurretik ere utziak baitizkigu “averia y redencion” edota “kamikazes enamorados” bezalako lanak. Kontraesana, azken finean. Eta zer da kontraesan handiagoa musika irakurtzea baino? Horra nire lehenengo gomendioa: aiaraldea.com-era konektatu ostean musika entzun eta aditu. Quique Gonzalez, adibidez.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide