2006an tokiko kontsumoa eta kate laburreko merkaturatze alternatibak lantzen hasi ziren Urdunako herrian. Handik hiru urtera herriko jantoki kolektibo publikoen azterketa egin zen, eta bi ziren jantoki nagusiak, adinekoen egoitzan zegoen jantokia eta Herri eskolako jangela. Adinekoen egoitzan zegoen sukaldea eta jantokia transformatzea erraza zen, udalaren esku zegoen erabakia, baina sukalderik gabeko eskolako jangela transformatzea ez zen bideragarria.
Alternatiba ezberdinak aztertu ondoren, eskolatik bost metrotara dagoen adinekoen egoitzako sukaldea behar berrietara egokitzea pentsatu zen. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak esanda, egoitzako sukalde instituzionala berreraiki behar zen sukalde zentral bat izateko. Administrazioak eskatutako pausu guztiak eman ondoren, diru laguntza publikoen bitartez eraikitako sukalde zentralak, adinekoen egoitzari ematen dio zerbitzua, baina eskolari ez.
Hezkuntza departamentuaren baimena lortu da baina orain Osasun Sailak bere garaian onartutako proiektua atzera bota nahi du. Urduñako Herri eskolako neska mutilek ezin dute hiriak elkarlanean aurrera ateratako proiektu honen parte izan. Proiektu honekin elikadura hobetzeaz gain, tokiko ekonomia eta lan postuen sorrera bultzatu nahi da lehengo sektorean, baita zerbitzuetan ere. Bertan ekoiztutakoak bertan prestatu eta jan ahal izatea baino ez da eskatzen.