Baina hasteko: Zer dat Scratch?
Mundu zabalean milioika haur eta gazte erabiltzen duten programazio lengoai bisuala da. Honekin istorioak, jolasak eta animazioak sortu eta Scratch online komunitatean partekatu ahal dituzte.
Gazteek Scratch proiektuak sortu eta partekatzen dituztenean, sormenez pentsatzen, sistematikoki arrazoitzen eta elkarlanean lan egiten ikasten dute.
Zer da berri?
Hainbat berrikuntzen artean erraz ikusiko dugu oihaleko kokapena aldatu dela. Hirugarren bertsioan, lehenengoan bezala, eskuinean kokatu dute berriro ere. Interfazean ikusi ahal dugunez dagoeneko mezu gehien gehienak euskaraz itzulita daude.
Alde teknikoan kodea berridatzi dute HTML5 eta Javascript erabiliz, beraz bertsio honetan ez dugu Adobeko pluginik behar Scratch erabiltzeko, edozein nabigatzailean dabil eta.
Luzapen berriak gehitu dituzte gailu fisikoak erabiltzeko, haien artean LEGOko hainbat gailu eta BBCko micro:bit. Webcam-aren bidez mugimenduak erabiltzeko luzamena ere sortu dute. Oso interesgarria da hizketa sintesi luzapena. Azken hau, zoritxarrez, ezin dugu momentuz euskaraz erabili. Aholab-ek lan polita egin ahal du honekin ;-)
Margoketa eta soinu editoreak ere berregin dituzte erabilerrazagoak egiten.
Zerotik hasteko edo inspirazioa bilatzeko tutoretza atala birmoldatu dute. Adibide berriak sortu eta azalpen bideoak ekoiztu dituzte.
Aplikazioa web nabigatzailearen bidez erabili ahal dugu. Internetera konexioa ez badaukagu Scratch Desktop deskargatzeko aukera dago. Tamalez hau Windows 10 eta MacOSen besterik ez dabil.
Raspberry Pi
Askok Raspberry Pi ordenagailu merke eta txikian erabiltzen dugu Scratch-eko aurreko bertsioa. Momentuz ez dago azken bertsioa Raspbian sistema eragilean instalatzeko modurik, ez eta Raspberriko luzapenak erabiltzeko ere. Hori konpontzeko asmoa omen daukate, momentuz gidak eguneratu dituzte ariketak bertsio berrian ere eskuragarri egoteko.
Probatu Scratch berria zuzenean zure nabigatzailean!