Aurreko artikuluan Scratch programaren azken bertsioaz hitz egin genuen. Hau probatzeko bideojoko bat sortzen saiatu gara.
Atari enpresak 1972. urtean merkataratu zuen Pong arrakasta handiarekin.
Guk egindakoa bideoan grabatu dugu. Beraz, jolasa egiteaz aparte, bideoa nola egin ere ikasi behar izan dugu. Barkatu, mesedez, gure trebezia eskasa bideogintzan. Atarik hilabeteak eman zituen bideojokoa bilatzek, guk Scratch programarekin azkarrago egingo dugulakoan gaude.
Momentuz lehen zatia egin dugu. Honetan hainbat gauza egin dugu
- Pilota sortu dugo eta mugitzen jarri dugu
- Pilota hormak ukitzean errebotatzea lortu dugu
- Jokalarien palak sortu ditugu
- Palak teklekin mugitu ditugu
- Pilotak palak ukitzean errebotarazi ditugu
- Pilota alboetako hormetara heltzen bada partida bukatzen da
Hau da Scratch progaman egin denaren adibide bat.
Proiektua ikusi eta moldatu ahal da Scratchen.
Guk Pong egin dugu. Zuk zein bideojokoa egingo zenuke Scratch-en?
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide