Mendiko Lagunak M.T.-tik betidanik adierazi dugu gure iritzia mendizaletasunaren izaera kultural eta ekologikoaren sustapenari buruz. Ingurune hau ahalik eta pertsona gehienari hurbiltzen saiatzen gara, honetaz disfruta dezaten, eta errespetatzen eta defendatzen ikas dezaten.
Honez gain, ezaguna den gure ibilbidea prestatzean, Gorobel Ibilaldia XXVIII, mendilerrora igotzeko erabilpenik ez duen bidexka bat hautatu dugu, “Paso Malo”. Ibilbidearen zehar, partaideak interes kultural handiko hainbat lekutatik pasako dira: Babio mendia, Belandiako pitzadurak, ehunka urtetako pagadiak, Kobata, iturri naturalak…
Irteera Amurriotik abiatuko da goizeko 7:30etan, azaroaren 2an, eta 36 km-takoa izango da, nahiz eta 26 km-tara laburtzeko aukera dagoen. Goizale aterpean hornidura izango du, gero berriz ere Amurriora bueltatuz.
Ibilaldi honen helburua, jendea gure inguruko berebiziko paisaia ikusgarri hauek ezagutu eta disfrutatzea da, argazkiak ateratzera gelditzen, edo soilik behatzera. Hau guztia, txalaparta eta trikitrixaren soinuaz arindua izango da, giro aparta bat emanez. Laburbilduz, mendian jai egun batez gozatzea.
Era berean, bai partaideak zein Amurrioko biztanle guztiak sentikor bihurtu nahi ditugu fracking-aren arazoaren inguruan. Hortaz, irteera ingurugiroarentzat hain kaltegarria den gas erauzketa hidraulikoaren teknikaren kontrako ibilaldia ere izatea dugu helburu. Beraz, Amurrioko eta inguruko auzotar guztiak egun mendizale zein kritiko honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide