Lepitzulia (Jynx torquilla), pizidoen familiakoa izaki, larre, fruta arbolen edota ibai ertzetako basoen presentzia behar du, bertan, zuhaitzetako zuloetan edota beste pizidoek eginiko kabietan eraikitzen du berea, zuhaitz helduetan eta lurretik altuera gutxira. Intsektuak jaten ditu, inurriak nahiago dituen arren, baita arrak ere.

Antzandobi arruntak (Lanius collurio) udako hilabeteak pasatzen ditu gure artean. Intsektuak, saguak edota beste hegazti batzuetako txitak jaten ditu, elorri zuria bezalako zuhaixketako arantzetan eskegiz. Holan bere despensa egiten du, janaria bertan pilatuz. Kabia zuhaixketan egiten du.

Espezie hauen mehatxu dira habitaten suntsiketa, insektiziden erabilpena; larre edo larre- ertzetan; eta nekazaritza intensiboa. Zuhaixkez osaturiko ertzak kontserbatu behar ditugu altxor hauetaz gozatzen jarraitu nahi baldin badugu.

Egilea: Egoitz Llano