Kantauriar sugegorriarekin topaketa bat

Uda honetan, Laudioko Santa Luzia auzotik pasioan nenbilela, Eremuko Andra Mariko santutegira doan errepidearen erdian eguzkitan zegoen kantauriar sugegorri batekin (Vipera seoanei) topatu nintzen.

Nahiz eta eskualdean aurkitu daitezkeen beste ofidioak maiz samar ikusi, suge lepokoduna edo Eskulapioren sugea bezalakoak, lehen aldia nuen espezie horretako sugegorria aurkitzen nuela.

Beraz, norbaitek sugegorria ikusi duela ziurtatzen duenean, edo gero eta ugariagoak direla baieztatzen, ez zaio sinesgarritasun larregirik eman behar. Sugegorri bat behatzea ezohiko gertaera izan ohi delako batetik (nahiz eta urriak ez izan), eta adituak izan ezean, suge edo ofidioetako beste espezietatik bereiztea zaila izan ohi delako.

Kantauriar sugegorria Aiaran bizi den sugegorri espezie bakarra da, iberiar endemismoa penintsularen iparreko herenean aurkitu daitekeena, “Espainiako Anfibio eta Narrastien Atlas eta Liburu gorri”-tik  (2002) ateratako irudiak erakusten duen moduan.

Hau da, Iberiar penintsulako zonalde kantauriarra dugu sugegorri hau aurkitu daitekeen Lurreko leku bakarra. Baina ikusita zein arrunta den eta zein zabalduta dagoen edonon aurkitutako edozein “sugegorri suposatua” akabatzeko ohitura, eta zer nolako amorruz gainera, bere banaketa azalera urria ezer ezera mugatzeko asmotan gaudela ematen du.

Kilometro gutxi batzuk hegoaldera joanda, Salbadara nahiz Zuiako bailarara, Kantauriar sugegorria desagertuko eta antzekoa baina desberdina den beste espeziea aurkituko dugu, Aspis sugegorria (Vipera aspis). Honen banaketa eremua askoz zabalagoa da, Europako hego eta erdialdea harten duelarik, Iberiar penintsulan Ekialdeko Pirinioetatik hasita penintsularen ipar ekialdea hartzen duen zonaldea jasoz.

Aspis zein Kantauriar sugegorriek, biek ala biek pozoi indartsua dute, ez, ordea, ofidio edo sugeen beste espezie guztiek: koronelak, suge gorbatadunak, uretako suge biperakarak…

Badirudi baieztatu dela Aspis sugegorriaren pozoia gure inguruan aurkitu daitezkeen Kantauriar sugegorriarena baino toxikoagoa dela. Edonola ere, erraza da oso gure aholkua: ez ezazu inongo suge edo sugegorririk maneiatu, baten bat topatzen duzunean ez ezazu molestatu eta bere behaketaz gozatu, besterik gabe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide